Ahal Dugu-k hilaren 30eko grebaren «asmoak» kritikatu ditu

Erredakzioa
Bilbo
2020ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Ahal Dugu-k ez du hilaren 30ekogreba orokorra babestuko, baina bere militanteak «aske» izango dira bat egiteko ala ez. Hala jakinarazi du Lander Martinez idazkari nagusiak, eta gaineratu du berak ez duela lanuzterik egingo. Deitzaileen asmoak kritikatu ditu, uste baitu mobilizazioa erabili nahi dutela «hauteskunde asmoekin». Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean, Martinezek adierazi du ez duela argi Euskal Herriko Gutun Sozialak—besteak beste, ELA eta LAB sindikatuek— zeinen aurka deitu duen greba Hego Euskal Herrian, baina, aldarrikapenak ikusita, uste du Madrilgo gobernuaren kontrakoa dela.

Hori hala, deitzaileei leporatu die «konfiantza tarterik» ez ematea PSOEren eta Unidas Podemosen arteko koalizioari. «Greba honetan egiten diren aldarrikapenik gehienak estatuaren eskumenekoak dira, eta oraindik ezin izan dugu ikusi zein izango den gobernuaren jarrera gai horietan». Greba deialdiko aldarrikapenen artean, pentsioen igoera azaltzen da, eta, Martinezek azpimarratu duenez, «hain justu» Pedro Sanchezek hartu duen lehen erabakia izan da horiek %0,9 igotzea.

UGTk eta CCOOk ere jakinarazi dute ez dutela bat egingo mobilizazioarekin. Atzo, Euskadiko UGTren idazkari nagusi Raul Arzak ELAri eta LABi leporatu zien greba «helburu gisa» erabiltzea eta ez «lan baldintzak hobetzeko tresna gisa».

ESKren eta Ernairen deiak

ESK sindikatuak, berriz, kalejira bat egin zuen atzo eguerdian Bilbon, greba orokorrera deitzeko. Josu Balmaseda bozeramaileak azpimarratu zuen Espainiako Gobernuaren proposamenak «zehaztugabeak» direla eta «beharrezkoa» dela mobilizatzen jarraitzea. «Gobernu bakar batek ere ez digu ezer oparituko».

Ohar batean, Ernai gazte antolakundeak gogora ekarri ditu urtea hasi denetik lan istripuan hildako sei beharginak. «Sei arrazoi gehiago ditugu grebarako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.