Albistea entzun

KRITIKA. Musika

Iruzur eta zorigaizto unibertsalak

Marta Garcia -

2023ko maiatzak 6

Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Karel Mark Chichon. Biolontxeloa: Anne Gastinel. Egitaraua: A. Dzenitisen Postludium: Ice, E. W. Korngolden Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua op. 37 eta S. Prokofieven Romeo eta Julieta op. 64 hautaketa. Lekua: Donostiako Kursaal auditoriuma. Eguna: maiatzak 4.

Azken mendeko musika sorkuntzak, jakina, askotariko aurpegiak ditu, Europan zein handik kanpo jardun ziren konpositore klasikoen mundu-ikuskerek bezainbeste. Euskadiko Orkestrak aurkeztu berri duen Pasioa izeneko programak aukera eman digu horietako batzuetara hurbiltzeko, obra garaikide batetik hasi, eta erregimen sobietarraren barruan idatzitako balletera, historiaren gainean marrazten dugun lerroan atzera eginez.

Duela bi urteko elkarrizketa batean, Andre Dzenitisek kontatzen du musika eskola zegoen eraikina gustuko zuelako hasi zela musika ikasten, inolako presiorik gabe. Kontrastez betetako obra sortu zen grina natural horretatik. Bere Postludium, hain zuzen ere, Dauka operaren postludioa eta markoa da aldi berean. Partituraren exijentziak estualdia sortu zuen tarteka metaletan, eta, hala ere, irudi konplexu eta zabala eskaini zuen orkestrak, Dzenitisek ehuntzen dituen koloreak argitsu.

Erich Wolfgang Korngoldek jatorriz Deception (1946) filmerako idatzi zuen Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua eskaini zuten ondoren. Ordurako, Korngoldek Hollywooden karrera oparoa egina zuen jada, garai hartako soinu banden maisutasuna finkatuz. Pieza garrantzitsua da hau, bilbeari zein musikari dagokionean, bizia bezain trinkoa, eta Anne Gastinelen interpretazioan findua. Baina laburra da, eta akaso horregatik hautatu zuten bis gisa Max Bruchen Kol Nidrei barnekoia, orkestra, batuta zein bakarlariaren luzimendurako egokia.

Bigarren zatian, Sergei Prokofievek maitasun tragedia ezagunenarentzat idatzitako balletaren hautaketa entzun zen, Chichonen sena eta indarra guztiz azaleratu zituena. Izan ere, musikak biziki islatzen ditu jatorrizko izenburuaren izenondoak: bikaina eta deitoragarria. Hasierako Montesco eta Capuletoak eszenaren taupada bortitzak, minuetaren distira, Balkoi-eszena apartan biolontxeloek eta biolek garatutako gaia, eta Romeo Julietaren hilobiaren parean-ek ageri duen gordintasun gardena kritikariaren idatzizko lorratzak baino ez dira, premiazkoena entzutea dela ahaztu ez dezagun.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

<b>Christos Nikou zuzendaria, atzo, Donostian.</b> ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Maitemina ehunekotan

Mikel Lizarralde - Ainhoa Sarasola

'Fingernails' aurkeztu du Christos Nikouk lehiara, eta 'Kalak' Isabella Eklofek. 'They Shot The Piano Player' animaziozko filma, berriz, lehiaz kanpo erakutsi dute

Marius Sanchez eta Jordi Evole <em>No me llame Ternera</em> lanaren zuzendariak, atzo, Donostiako Kursaalean. ©JON URBE / EFE

Evole: «ETAren ikuspuntua jaso nahi genuen, minkorra izan badaiteke ere»

Itziar Ugarte Irizar

Egindako lanaz «harro» daudela esan dute 'No me llame Ternera' lanaren zuzendariek. Filma erakutsi osteko solasaldian, alde bietako biktimen aldeko txaloak izan ziren
 ©JAGOBA MANTEROLA/ FOKU

«Zer falta zen emakumeak ez zeudelako kameren atzean?»

Itziar Ugarte Irizar

Euskal emakume zinemagileen lanaren gaineko zeharkaldi bat osatu dute Gaztelumendik eta Zufiak 'Arnasa betean' dokumentalean. Euskal Zinemaren galan estreinatuko dute, asteartean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.