Albistea entzun

MOBIOLA

Humusa

Celine Sciamma zinemagile frantsesaren <em>Petit Maman</em> filmeko fotograma.
Celine Sciamma zinemagile frantsesaren Petit Maman filmeko fotograma. DONOSTIAKO ZINEMALDIA Tamaina handiagoan ikusi

Itziar Ugarte Irizar -

2021eko irailak 24

Badoa tentsioa behera. Egun bakarraren faltan, atzera kontaketan sartu da dagoeneko jaialdia, eta sumatzen da erritmoa nasaitzen. Akreditatuek 06:55eko alarma desaktibatuko dute gaur —goizeko zazpietan jarri behar izan dira egunero ilara birtualean, biharamunerako sarrerak lortzeko—, kenduko dituzte hesiak-pantailak-segurtasun zaindariak hiriaren erdigunetik, jaialdiaren estaldura gehiegizkoa dela irizten diotenek berreskuratuko dituzte bestelako gaiak, eta, onen-onena, frenoari emanda, denbora irabaziko dugu denok zinemaz bestela gozatzeko.

Z365. Jaialdia, ordea, gero eta indar gehiago jartzen ari da etiketa berri horretan. Zinemaldia urteko 365 egunetan barreiatu dadin. Eztabaida saioak, ikerketak, argitalpenak, zinemagileentzako egonaldiak, zinema eskolekiko elkarlana... Badirudi ez dela gehiago izango uztailean lerroburuetan agertzen hasi eta irailaren hondarretan burua lur azpira itzultzen zuena.

Asmoa humusa elikatzen segitzea da, zaletasunarena, zinemari loturiko pentsamenduarena, talentu berriena —(sic) glup!—. Foku mediatikotik at geratu ohi den Nest sailak, esaterako, 20 urte bete ditu aurten —munduko beste zinema eskoletan nabarmendu diren ikasleen lanak hartzen ditu—, eta behinola bertatik igarotako izenak —berdin Ikusmira Berriak programatik pasatutakoenak— sail dirdiratsuagoetan agertzen hasi dira gero eta gehiago. Laura Wandelena, esaterako; graduatu zenean egindako film laburra erakutsi zuen duela hamalau urte Nest-en, eta Un monde lan ederrarekin itzuli da Zabaltegi-Tabakalerara aurten.

Talentu berriak. Zama den etiketak izango du egiaren bere partea ere. Mamu bat bezala zaintzea komeni dena, distantzian, baina bistan. Elias Kerejeta Zine Eskolan lur hartu berri dutenen kasuan bezala: handik kontatu dit satorrak barre isilez begiratu ohi dutela elkar, nola ari den bakoitza bere mamuarekin dantzan. Denek nahi dute zinema egin. Denek nahi dute onenengandik ikasi. Egunotan, Wandelen beraren eta Celine Sciammaren eskolak jaso dituzte —Petit Maman ezin zainduagoa aurkeztu du bigarrenak, Tomboy eta Portrait de la jeune fille en feu aupatuen ostean—. Eskatu diot partekatzeko zerbait, gogoeta argitsuren bat, aipuren bat... eta hor hasi da, pasioz, audio mezuen jasa: Wandelek dioela espazioetatik hasten dela bera istorioak sortzen, plano oso itxiak erabili ikusleari parte hartze aktiboa eskatu eta eremuz kanpokoa irudikatzera behartzeko; Sciammak, berriz, joera orokorretik urrun, pertsonaiak beste leku batetik sortzen saiatzen ari dela azkenaldian, haien interes gatazketatik sortu ordez; egoerek ikuslearengan duten efektua kontuan hartuta idazten duela, pertsonaien barne mundua gehiegi landu barik... Koadernoa bete apunte beti Zinemaldiaren azkenetan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Askotariko materialez egindako lanak ikus daitezke <em>Gaurko euskal eskultura</em> erakusketan. Irudian, Guillermo Olmo eskultorearen <em>Arina</em> lana. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Eskulturaren topalekua

Olatz Enzunza Mallona

Santurtziko Azken Muga elkarteak 95 artistaren lanak bildu ditu 'Gaurko euskal eskultura' erakusketa ibiltarian. Otsailaren 16ra arte ikusi ahal izango da
Pantx Records kolektiboko kideek Durangoko Azokan aurkeztu zuten bilduma. ©FACUNDO QUEVEDO TRONCOSO

Euskal Herritik Kingstonera

Alex Uriarte Atxikallende

Pantx Records kolektiboak 'Reggaean jarrai: Euskal folklore jamaikarra' izeneko bilduma kaleratu du. Euskal ondarea eta kultura jamaikarra uztartu dituzte proiektuan
Antonio Gramsci pentsalari, idazle eta politikaria. Haren kartzelako gutunak euskaraz irakur daitezke orain. ©BERRIA

Preso denaren kezkak, gutun azaletan bilduak

Ainhoa Sarasola

Antonio Gramsciren 'Kartzelako gutunak' eman du Katakrakek, Ekaitz Sirventen itzulpenean. Pentsalari ezkertiarrak espetxean idatzi zituen 218 eskutitzetan, haren «alde guztiak» aurki daitezke
Mikel Martinez aktorea, Marieta Diaz de Toledo eta Bertol Arrieta saridunekin, atzo, Bilbon. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Gidoia abiapuntu gisa

Andoni Imaz Olatz Enzunza Mallona

Bertol Arrietak, Mikel Fernandinok eta Marieta Diaz de Toledok irabazi dituzte aurtengo Cafe Bar Bilbao antzerki gidoi laburren sariak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.