KRITIKA. Donostiako 53. Jazzaldia

Lirismoa eta jazz sendoa

2018ko uztailaren 28a
00:00
Entzun

Jacob Collier Quartet eta Christian Scott, Terrace Martin, Taylor McFerrin, Robert Glasper, Derrick Hodge & Justin Tyson: R+R: Now

Lekua: Donostiako Trinitate plaza. Eguna: Uztailak 26.

Jacob Collier 23 urtekobritaniarrak eman die hasiera Trinitateko kontzertuei. Bihurri samar, saltoka eta alaitasun izugarri batekin azaldu da musika tresna ugariak jotzen dituen Jacob gaztea. Klasikotik datorren musikari leinu batekoa dugu: ama musika irakaslea, amona biolin jotzailea.YouTuben egin zen erabat ezaguna, Hideway izeneko abestiarekin: bideo-klipean berak bakarrik jotzen ditumusika tresna guztiak, eta ahotsen moldaketa harmoniko izugarri ederrekin ahots talde baten lana ere berak egiten du.

Antzeko zerbait egin du taula gainean; lirismo ederra erakutsi du, eta soul, gospel eta beste musika askoren eragin zuzena du. Denak eman ditu Sting abeslari ospetsuaren Fields of Gold aski ezaguna abestu duenean. Ikusleria erabat bereganatu du.

Aipatzekoa da Pedro Martins gitarra jotzaile brasildarraren lana ere: solo ederrak egin ditu, eta laguntza ezinbestekoa da Jacobs jaunarentzat. Bide luzea dute aurretik musikari gazte hauek.

Jazz garaikide konplexuaren trebezia erakutsi du, berriz, R+R=Now taldeak. Proiektuko musikariak, aurretik ere, beste talde batzuetan ikusi eta entzun izan ditugu Donostian.Robert Glasper dugu liderra. Gizon bikain honek erakusten duen sentsibilitatea izugarria da, serio zein irritsu, beti trankil dago. Houstonen jaiotakoa dugu, eta musikarako bidea bere amak eman zion. Kim Yvette Glasper jazz eta blues abeslariak klub ilunen kamerinoak ezkutuko haurtzaindegi gisa hartzen zituen; haurra beti ondoan, baita elizetan ere. East Wind Baptist Churchen Kim zuzendari musikala zen,eta han eman zuen lehen aldiz musika emanaldi bat Robert haurrak. Bere proiektua aldarri soziopolitiko-artistiko gisa hartzen du. New Orleansetik etorritako Christian Scott, rap abeslari arriskutsu baten itxurarekin azaldu bazaigu ere, fin ibili da tronpetarekin, soinu bereziak sortuz, molde berrien bila oreka galdu gabe. Terrace Martinek, berriz, musikari bikaina dela erakutsi du, teklatuekin efektu zoragarriak eginez, abestuz, xarma emanez une oro. Scott jauna saxoarekin ondo ibili da, diskrezioz, azken soloa egin duen arte, orduan eman baititu denak eta gehiago; orduan, erakutsi du musikari arin, azkar eta indartsua dela. Herbie Hancocken eragina duela erakutsi du taldeak, eta Miles Davisen ezagutza erabatekoa: maisuaren itzal luzea sumatzen zaie. Giroak, atmosferak oso ongi landutakoak dira, eta hor trebezia erakusten dute. Derrick Hodge baxu elektrikoarekin eta Justin Tyson bateriarekin bikain aritu dira talde sendoa sendotzen, etaTaylor McFerrinek rap-sact teknikako solo bat abestu digu, bere aitaren semea dela antzematen zitzaion, Bobby McFerriren semea dela, alegia.

Kontzertuak bi zati izan ditu, ezusteko bi zati, zeren eta euri tanta batzuk nahikoa izan dira ikusleria batetik bestera mugitzeko. Hor profitatu dute gazteenek taula ingurura hurbiltzeko; musikariek konplizitate handiarekin hartu dute euriarena, eta bazirudien beste kontzertu batera eraman gaituztela euri tanta nimiƱo horiek; tantek martxosoagoa, indartsuagoa bihurtu dute kontzertu bikain hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.