Albistea entzun

KRITIKA. Dokumentala

Biktimak une batez entzuteko bada ere

<em>En el nombre de ellas</em> dokumental saioa.
En el nombre de ellas dokumental saioa. SEÑOR MONO Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2023ko maiatzak 25

'En el nombre de ellas'

Zuzendaria: Eduardo Mendoza. Ekoiztetxea: Señor Mono. Atalak: 4. Non ikusi: Bihartik aurrera, Netflix ordainpeko plataforman.

Kote Cabezudo Donostiako argazkilariak hainbat modelo gazte —horietako batzuk adingabeak— engainatu, manipulatu, bortxatu eta mehatxatu zituen 30 urtez. Haien argazki intimoak pornografia webguneetan ere jarri zituen. Biktima horietako batzuen ahotsa ozen eta argi entzuten da En el nombre de ellas dokumental saioan. Emakume horien lekukotzak dira saioaren indargune nagusia, eta haien ahotsak ezin dira isilarazi. Prozedura judizial osoaren kontakizuna, berriz, zorrotz ageri da saioan. Ezagutu beharrekoa da.

Behin hori ondo azpimarratuta, Eduardo Mendozak zuzendutako lan horri egin ahal zaizkio hainbat ñabardura. Hasteko eta behin, gogoratu behar da Disney Plus plataformak iazko azaroaren 23rako iragarri zuela estreinaldia. Estreinaldi hori ez zen iritsi; zarata ere izan zen horren inguruan, baina ez dago sobran aipatzea egun batzuk lehenago Mario Diez biktimen abokatua zigortu egin zuela auzitegiak. Ana Isabel Perez Asenjo epaileari 60.000 euroko kalte ordaina eman ziezaiola agindu zioten Diezi, hedabideetan eta sare sozialetan haren «ohorearen eta irudiaren aurkako adierazpenak» egiteagatik. Etorkizunean Perez Asenjoren inguruko «gisa horretako ekintzak» egitea ere debekatu zion auzitegiak.

Dokumental saioan ere ageri da biktimen abokatua, akaso gehiegizko protagonismoa bereganatuta. Ahobero, zenbaitetan. Eta ari da Perez Asenjo epailearen ekinari buruz. Egia esatera, epaile horrek biktima batzuekin izan zuen jarrerak ez du egokitik ezer.

Ahobero gehiago badira dokumental saioan. Esate baterako, Melchor Miralles kazetaria identifikatzen dute «auzia ikertu zuen kazetari bakar» gisa. Hala saldu du Mirallesek bere burua behin baino gehiagotan, nahiz eta beste komunikabide eta kazetari batzuek ere ikertu duten Cabezudo auzia.

Ez du errealitatearekin zerikusirik, bestalde, dokumental saioko off-eko ahotsak aipatzea Donostian herritarrek bazekitela zertan zebilen Cabezudo. Politikariren batek eta hedabideren bateko arduradunak bortxatzailea zertan zebilen jakiteak ezin du ekarri halako baieztapenik zorrotza izan nahi baldin bada.

Dokumental saioari ez diote inolako ekarpenik egiten udal politikari batzuekin egindako alferrikako elkarrizketek. Odon Elorza alkate ohia aipatzen da azkeneko atalean. Elorzak ezezkoa eman zion dokumentalean parte hartzeari.

Biktimen kontakizunera itzulita, horikeriara gerturatzen den pasarte bat: biktima bat bizi izandakoa kontatzen ari da. Birrindu egiten da, eta negar malkotan hasi. Kamerek grabatzen jarraitzen dute. Edizioan aukera zuten birrinketa osoa txertatu ala zentzudunago jokatzeko. Txikikeria bat da, baina lanaren estiloaren adierazle bat ere bai. Bat gehiago.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...