Noiz sortua: 2014-11-02 00:30:00

Hipotesi handien izaki txikia

2003an, Liang Bua kobazuloko —Flores uhartean, Indonesian— lozorrotik irten ziren Homo floresiensis-aren aztarnak. Ikertzaileak aho bete hortz geratu ziren; erantzun bila jarraitzen dute.

Arkaitz Almortza Muro -

2014ko azaroak 2

Metro bat luze ziren izakiak eta elefante ipotxak. Ez dira J.R.R. Tolkienek sorturiko zientzia fikziozko pertsonaiak, Flores uhartean —Indonesian— bizi ziren izakiak baizik. Hala irudikatzeko bidea ematen dute, behintzat, 2003an aurkitu zituzten aztarnek. Ordura arte, ez zen halakorik ezagutzen; horrenbestez, Liang Bua kobazuloan topatu zituzten izakien fosilek zientziaren hautsak harrotu zituzten. Lehen ikerketak 2004ko urriaren 28an argitaratu zituzten, eta hamar urteren ostean, hasierako galderak jarraitzen du erantzun bila: giza lerro ebolutiboko kide berri baten aztarnak al dira? Zientziaren esku dago erantzuna.

Hamarraldi honetan hamaika dira Homo floresiensis deituaren eskutik heldu diren hipotesiak. Era guztietako iritziak sortu dira, baina guztiak bat datoz fosilaren tamainan; izan ere, giza espezieko pigmeoak baino txikiagoak dira, eta, hori dela eta, Hobbit goitizena ezarri diote fosilari. Alde batetik, eta, lehen hipotesien arabera, izakiak Flores uhartera heldu ziren Homo erectus edo Homo sapiens-ak izan daitezke, eboluzioan txikiagotu egin zirenak. Fenomeno bitxia dirudi; baina ez da bakarra. Idoia Goikoetxea biologoa doktoretza egiten ari da —neandertal umeen haziera eta horrekin erlazionatutako gastu kalorikoa ikertzen ari da, hain zuzen ere— Granadako Unibertsitatean (Espainia), eta gaiaren inguruan zera dio: «Zenbait irlatan oso fenomeno bitxia gertatzen da, enanismorako joera gertatzen da. Lurralde txikiagoak dira, elikatzeko material gutxiago daukate, eta animalia handiak txikiagotzeko joera hartzen du». Garuna ere txikia zuten, laranja baten tamainakoa.

Zenbait ikertzaileren aburuz, izaki patologikoak ziren; hau da, gaixotasunen bat zuten, hala nola mikrozefalia, kretinismoa, edota Laron sindromea zutela uste dute. Era berean, aurtengoan ikerketa talde batek esan du izaki horiek Downen sindromea izan zezaketela. Hipotesiak hipotesi, hamar urte hauetan DNA lortzeko bi proba egin dizkiote eskeletoari, galdera guztiei erantzuna bilatzeko xedearekin; alabaina, ez dute inolako emaitzarik lortu

Liang Bua leizean lozorroan zegoen eskeletoa emakume batena da, eta 12.000 urte ditu. Inguruan, harrizko tresnak aurkitu zituzten, 94.000-13.000 urte bitartekoak. Adituen arabera, erreminta horiek oso modernoak dira, eta Homo sapiens-ari atxikitzen dizkiote. Kobazuloak ere izakien bizimoduaz hainbat pista ematen ditu. Antza, sua erabiltzen zuten, bai berotzeko, baita janaria prestatzeko ere, suaren inguruan elefante ipotxaren hezur erreak aurkitu baitituzte.

Fosilen artean, izakiaren burezurra topatu dute: «Eskaner bat egin da, eta ordenagailuen bitartez, burmuinaren forma irudikatu dute. Aztertuta, batzuek diote lengoaia ere izango zutela. Beraz, esan genezake, txikiak zirela, baina gu bezain inteligenteak». Espezie berri bat dela diotenek, berriz, oso izaki inteligentea zela nabarmentzen dute.

Desagertzeari buruz

Oso bitxiak dira Homo floresiensis-aren bizimoduaren inguruan sortu diren hipotesiak, baita haren desagertzearekin zerikusia dutenak ere. Eskualdean topatu dituzten aztarnen arabera, sumendi baten leherketaren eraginez desagertu ziren izaki txikiak, dinosauroekin gertatu omen zen bezala. Halere, badira XIX. mendera arte bizirik egon zirela diotenak. Zalantzarik gabe, izaki txikiak hipotesi handiak sortu ditu. Horien inguruan, Goikoetxeak argi du zein den bere jarrera: «Fosil gehiago aurkitzen ez diren arte, ez nuke eskua sutan jarriko, ez hipotesi batengatik ez beste batengatik. Kontu handiarekin ibili behar da espezie berriak agertzen direnean». Bien bitartean, zientzialariak Flores uhartean loratu diren galderei erantzuna bilatzen dihardute.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hamar lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Zortzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bost gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.491 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.078 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Aritxulegiko gaina, Nafarroa eta Gipuzkoa artean. ©

Nafarroako Gobernuak «jarrera zuhurra» du lurraldeen arteko joan-etorriekin

Berria

«Autonomia erkidego guztiek dute lurralde mugakideen artean mugitzeko helburu bera, baina litekeena da erritmoa berbera ez izatea», esan du Javier Remirez gobernuko bozeramaileak. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak atzo esan zuen hirugarren fasea bukatu arte ezingo dela autonomia erkidego batetik bestera bidaiatu. 

Heriotza kopurua asteka, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. ©INE

Nabarmen goratu da izurriak eragindako heriotzen kurba

Edu Lartzanguren

Espainiako Estatistika Institutuak grafiko bat argitaratu du, erakusteko izurriak nola eragin duen heriotza tasan.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko lehen agerraldian, Kongresuan. ©J. J. Guillen / EFE

Espainiako Kongresuak larrialdi egoeraren seigarren luzapena onartuko du gaur

Paulo Ostolaza

Ekainaren 21 arte luzatuko dute; printzipioz, azken aldiz. Sanchezek iragarri duenez, «hirugarren fasean sartzen diren autonomia erkidegoetan hango presidenteak erabakiko du nolakoa izango den fase hori».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna