Xabier Paya Ruiz.
ARKUPEAN

Manuelarentzako proba

2020ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Amak laguntza eske deitu dit; idatzi gabeko ama-semeen arteko ituna hautsi du. Normalean seme-alabon eskubidea da etxera sokorru eske jotzea, baina agian gauzak aldrebes dira normaltasun berrian. Kontua da balkoian izan dela Manuela auzokidearekin hizketan. Manuelak duela dozena erdi bat urte hartu zuen erretiroa, eta aroztegiko idazkari postua utzi bezain laster, euskaltegian eman zuen izena. Honezkero primeran moldatzen da euskaraz, baina egongelako horman egina dauka C1 egiaztagiria zintzilikatzeko tokia. Ordenagailurik ez duen arren, konfinamenduan buru-belarri ibili da azterketa prestatzen... baina bihotzeko gaitz larria du, eta kalera ateratzeko beldur da. Ogia erostera ere ez da atera; pentsa. Eta milaka ikaslerekin batera BECera joateak ipurdian galtzak estutzen omen dizkionez, sukaldeko leihora ateratzea bururatu zaio, eta gure amari honakoa eskatzea: «Mari Carmen, ez naiz joango BECera ez badut argi azterketa gainditzeko gai naizela. Zergatik ez diozu Xabiri esaten astearteko zutabean jar diezadala probaren bat nire maila egiaztatzeko?»

Kaixo, Manuela! Ez duzu zertan larritu behar. Ulertzen dut egungo egoerarekin kezkatzea, baina pena merezi du hainbeste prestatutako azterketa egiten saiatzeak. Hildakoen kopurua ikusita, normala da hainbeste pertsonen arteko topaketak ikaratzea, baina seguru nago betirako damutuko zaizula deialdira ez aurkeztea. Euskaltegietako ikaslegoak ordu ugari igaro ditu euskara maila hobeagoa lortzeko ahaleginetan, eta jakin arren koronabirusa nonnahiegon daitekeela, maskara, eskularru eta beharrezko guzti horrekin prestatuz gero, nahiz eta egun berdinean egin azterketa pertsona guztiei, proba gaindituko duzunaren bihozkada daukat! Gainera, euskaltegietakoek soilik idazmen froga egin behar duzue! Beraz, mesedez, joan egin zaitez! Sasoiz ibili: heldu zortzi eta erditan, eta ez ahaztu irribarre egitea «ongi etorriak!» esango dizuten antolatzaileei.

Egia da deialdi desberdinak egiten direla urtean zehar, eta gizakia batzutan tematu egiten dela gauzak azkar lortu nahiean, baina albisteetan hondartzak jendez mukuru ikusita (batipat Bizkaikoak), ez dut uste BECen ikusiko zareten milaka lagunen artean gaitz malapartatuaren berragertze berririk izango denik, lehenago ez bada besterik. Humore oneko pertsona izan zara beti, Manuela. Luzatu dizueten deialdia baliatu eta utzi kezkatzea. Azterketa orain arteko ariketen moduan egin ezkero, C1 egiaztagiria ederki geratuko da zure paretean! Hasieran euskaraz aritzea kostatuagatik, gaur egun plazerra da, ilobekin zabiltzala, entzutea zein natural irtetzen zaizkizun esamolde jatorrak ahotik. Eta azkenean burutuko ez bazenu azterketa, etxean geratuta (zilegi bait da beldur izatea), jarraitu ezazu euskaltegiko iharduerekin egunen batean arriskurik gabe joateko aukera izateraino.

Manuela: honezkero ohartuko zinen aurreko bi paragrafoak akatsez josita daudela. Hortxe duzu proba. Zehazki, zazpi hitzez behin ageri diren berba guztiek arazoren bat dute: gehienak Euskaltzaindiak baztertutakoak dira, baina badira gaztelaniaren kalkoak edo bestelako erabilera desegokiak ere. Ez bazara testuaren berezitasunaz konturatu paragrafo honetara heldu aurretik, hobe duzu emandako animoei entzungor egin eta etxean geratzea.

BECera deitutako 14.000 Manuelak: testua amaitu aurretik, nahita egindako 32 akats zenbatu ditut. Ez badituzue gutxienez 20 bat harrapatu, gera zaitezte etxean. Euskarak hiztun egiaztatuak behar ditu hizkuntza ofizial osoa izateko, baina are gehiago behar ditu hiztun osasuntsuak eta, bereziki, bizidunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.