LEP berrirako izen ematea ireki du Osakidetzak

2023ko otsailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Osakidetzak gaur zabaldu du Lan Eskaintza Publiko berrirako izen ematea. 2020-2021-2022 hirurtekoa «egonkortzeko» LEPa da, Osasun Sailak jakitera eman duenez. Guztira, 7.639 lanpostu jarriko dituzte lehiarako, eta horrek «Osakidetzaren historiako prozesurik jendetsuena» bihurtu du. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 20an amaituko da, 14:00etan, eta, ahal dela, Osakidetzaren web orrian sortutako gunearen bidez izapidetuko dira. Lehen azterketak udatik aurrera egingo dira.

6.082 lanpostu LEP batean jarraitzen den ohiko prozesuaren bidez eskaini dituzte, hau da, lehiaketa/oposizio sistemaz, kontuan hartuta azterketan eta merezimendu profesionalen bidez (esperientzia, prestakuntza, hizkuntzak…) lortzen diren puntuazioen batura. Hala ere, lehen aldiz eta salbuespen gisa, postu horien zati bat eskuratzeko (1.557 plaza), hautaketa prozesuak lehiaketaren sistemari jarraituko dio; hau da, merezimenduak bakarrik baloratuko dira. Egonkortzeko LEPak dakarren berrikuntza da hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.