KRONOLOGIA

2018ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Huthien matxinadaren hasiera

2004. Ansar Ala mugimendu xiita

gobernuaren aurka matxinatu zen

ipar-mendebaldeko Zaada probintzian. Armadak Hussein Badreddin al-Huthi liderra hil zuen, eta ordutik huthi izenarekin ezagutu da mugimendua.

2009. Armadak ordura arteko era-soaldirik handiena hasi zuen hut-hien aurka. Saudi Arabiak lehenengo aldiz esku hartu zuen matxinoen aurka.

'Udaberri arabiarra'

2011. Herrialde arabiarretako ma-txinaden testuinguruan, protesta mugimendu zabalak piztu ziren Ali Abdullah Saleh presidentearen aurka.

2012. Salehek boterea utzi zuen 34 urteren ondoren, eta presidenteorde zena izendatu zuten presidente: Abd Rabu Mansur Hadi.

2014. Abuztuan protesta handiak hasi ziren Sana hiriburuan Hadiren aurka. Mobilizazioak baliatuta, huthiek Sana hartzea lortu zuten.

Saudi Arabiaren gerra

2015. Urtarrilean Hadik ihes egin zuen Sanatik, eta huthiek Presidentetza Kontseilua sortu zuten. Hadik Adenen ezarri zuen errepublikaren hiriburua, eta martxoan Saudi Arabiak huthien aurkako gerra hasi zuen.

2016. Huthiek eta Saleh presidente ohiaren aldeko indarrek bat egin zuten Hadiren eta Saudi Arabiaren aurka. NBEk babestutako elkarrizketak hasi ziren.

2017. Hadi Riaden erbesteratu zen. Salehen eta huthien aliantza hautsi zen, eta huthiek Saleh hilzuten. Krisi humanitarioaren larriagotzearen ondorioz, kolera epidemia bat zabaldu zen, eta 2.000 herritar baino gehiago hil ziren.

2018. Yemen hegoaldeko inde-pendentistek Hadirekin zuten aliantza hautsi, eta Aden hartu zu-ten urtarrilean. Ekainaren 13an Saudi Arabiak eta aliatuek Hudaida hartzeko erasoaldia hasi zuten, gerran sartu zirenetik prestatutako handiena. Udan zibilen aurka egindako bonbardaketa odoltsuen ondoren, handitu egin zen konponbide diplomatiko baten aldeko presioa, eta AEBek urrian «30 eguneko epea» ezarri zuten negoziazioak hasteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.