MOBILIZAZIOAK

2019ko martxoaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Afrika. Martxoaren 8a «festa» giroan ospatzen dute herrialde askotan.

Amerika. Argentina izan zen iazko mobilizazioaren erdigune nagusietako bat, grebaren ideia nazioartera zabaltzeko ekinbide nagusia hango mugimendu feministaren ideia izan baitzen, eta aurten ere espero da indar handia izatea. Nikaraguaren kasuan, ordea, tentsio handiko eguna espero da gobernuaren jarrerarengatik. Mexikon, abortua legeztatzeko aldarrikatuko dute greba feministan.

Asia. Indian hamahiru eguneko martxa bat antolatu dute emakumeek, eta gaur amaituko dute, manifestazio jendetsu batekin. Hego Korean iaz ere antolatu zituzten protestak, emakumeen aurkako sexu erasoak gaitzesteko.

Europa. Frantzian eta Belgikan lehen aldiz deitu dute greba orokorrera hainbat talde feministak. Alemanian jaieguna izango da gaur lehen aldiz, manifestazioetara joan ahal izateko. Irlandan ere protestak izango dira.

Ozeania. Australiako protesten helburu nagusia izango da lan arloan dauden desberdintasunak salatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.