Albistea entzun

Koronabirusa. PENTSALDIAN

Nekazaririk gabeko elikadura; ze etorkizun?

Mirene Begiristain Zubillaga - EHUko irakasle eta ikertzailea

2021eko ekainak 30

Coca Cola, Pascual, Pescanova, Campofrio, Bill&Melinda Gates, Carrefour, Kaiku, Pepsico, Heineken, Danone, Eroski, Bonduelle, Mahou SanMiguel, Lidl, Florette, Siemens, Caixa, BioTechFoods, EcoLumber, Azti… ekainean Bilbon izan den Food 4 Future (Etorkizuneko Elikadura) topaketaren patrozinatzaileak. Jaurlaritzaren arabera topaketa bat dator euskal The Food Global Ecosytem lankidetza publiko-pribatu plataforma-proiektuarekin, nazioarteko elikadura-industria sektorearen erronkei aurre egiteko, eta, aukera berriak sortuz, ekonomian eragin positiboa izateko. Hortxe hitz gakoak: lankidetza publiko-pribatua, ekonomia, aukerak...

Baina, lankidetza, noren artean? (zerrendari erreparatu). Ekonomian eragin positiboak, norentzat? Noren kontura? Next Generation-en europar finantzazio publikoaren banaketa ere bertan sumatzen da, antzerako izenekin (Basque Food Ecosystem, Smart Food Country, Euskadi Food-Hub); eta hor ere Bizkaiko Basordaseko akuikulturako plataforma, edo Arabako landa eremuaren metatze eta artifizializazioarekin jarraitzeko Eroskik «baserriko» gisa salduko dituen Tuestan «ekoiztutako» tomate hidroponikoak eta kontzeju ezberdinei eginiko eguzki plaken proposamen isilak; edota Okzitaniako zerrategi multinazional italiarrak mehatxupean jarritako iparraldeko basoak; eta Gipuzkoako surf parkeak, eta Nafarroako Caparroso behitegiaren makroproiektua, Iruñerriko Sacyrren parke eolikoak eta Aroztegiako golf-a,...zerrenda amaigabea.

Nori uste dugu eragingo dietela ba proiektu horiek guztiek sortuko dituzten ondorioek? Ez al lirateke ondorioak «gizateriaren aurkako krimen» gisa hartu behar? Ekozidioa Nazioarteko Zigor Gortearen Erromako Estatutura gehitzeko aldarria sareetan dabil; izan ere, elikagaien, naturaren eta biodibertsitatearen merkantilizazioak talka zuzena egiten du baserri-nekazaritzarekin eta sustraien, uraren, lurraren eta bizitzaren defentsarekin.

Deigarria da azken hogei urteetan landa eremuaren hustea arazo larria dela ikusirik hustuketa horri erabateko hutsunea egitea etorkizuneko elikadura sistemaren nazioarteko Bilboko topaketan. Eta batere dibertigarria ez den joko estrategiko honetan, mahai gaineko pieza bateraezinak dira landa-ingurune bizia, bioteknologia, etengabeko ekoizkortasuna, janari osasuntsua, haragi artifiziala, elikadura osasuntsuaren eskubidea, enplegu duina, ekoizpen eredu kutsakorrak, etorkizuneko belaunaldiei utziko diegun ingurunea...; estrategiaren piezak hautatzerakoan argiak izateko unea da.

Zer jarriko dugu (jartzeko prest gaude) elikadura-sistemako euskal estrategiaren oinarrian orain? Zer esaten du gutaz orainak Food System horretan hartzen ari diren erabakiez?

Berriki, EHUn hiru topaketa egin ditugu elikadura sistemaren maila desberdinetako erkidegoko hainbat eragilerekin besteak beste, nekazaritza sindikatuak, ikerketa zentroak eta erakunde publikoak, elikadura justuaren aldeko mugimendua eta lankidetzarako elkarteak «Euskadi 2030 elikadura-sistema iraunkorrerako ikerketa- eta berrikuntza- estrategia» definitzeko. Estrategiaren norabidea bestelakoa izan da: erreleboa, lurrari loturiko nekazaritza, elikagai osasuntsuak eta eskualdetako elikadura-estrategiak eta kontseiluak, lurraren defentsa, hornikuntza irizpide iraunkorrak, berrikuntza soziala, gobernantza eredu berriak...

Elikadura zaintza da, modu iraunkorrean jorratuz gero lurraren zainak eta geureak zaintzen dituena. Beraz, noren mesedetan ari da nekazaririk gabeko etorkizuneko elikadura sistema bat antolatzen ari dena?

Bestelako norabideko elikadura-sistema nahi badugu, behar duguna, bereziki, lehen sektorean eta elikadura burujabetzan sinestea da, eta lehentasuna ematea agroekologiaren aldeko apustu publiko eta komunitarioari.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

ERAGILE, EGILE ETA ORDEZKARI

Julen Aperrribai

Duela 25 urte sortu zuten Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, euskararen normalizazio prozesua bizkortzeko eta euskalgintzako erakundeak bateratzeko. Hizkuntza politiketara begirako akordio sozial zabalak, plangintzak eta proposamen zehatzak eragiteko gaitasuna izan du hasieratik. Adostasunok galgatu egin dira sarritan pauso berean: maila sozialetik maila politikora eramateko unean.
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Adostasun politikoek edukia behar dute; ez gaude argazkien garaian»

Maite Asensio Lozano

Lema uztera doala, azken urteetan egindako aurrerapausoak gogoratu ditu, baina aitortu du arazo batzuk «kronifikatzen» ari direla. Hartara, hizkuntza politika «sendoak» eskatu ditu.
Atzo Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako agerraldia; Iratxe Retolazak eta Leire Vargasek irakurri zuten adierazpena. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

Imanol Magro Eizmendi Arantxa Iraola

Euskalgintzako hainbat pertsona ezagun batu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak; adierazi dute euskara eta euskal kultura behar dituela ardatz Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako ontzen ari diren Hezkuntza Legeak

Osakidetzako krisia areagotu du beste arduradun baten dimisioak

Ion Orzaiz

Kargua utzi du Adolfo Begiristainek, Donostia ospitaleko kirurgia zerbitzuko zuzendariordeak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...