Albistea entzun

BEGIZ

Inbaditzea zer ote den

Haizea Barcenilla -

2020ko ekainak 2

Zoriz atera dut fitxa bat kutxatik: Avena fatua (olo gaiztoa). Aurreko aldean landarearen argazki bat dago, silueta iluna pantaila zuri baten kontra. Atzekoan, landarearen izena, jatorria eta Kaliforniara iritsi zen garaia: XVII. mendean noizbait. Testu batek laguntzen du informazioa: «Gu laudatzeko dantzak egin zenituen, eta elkarrekin ospatu genuen».

Jenny Yurshanksy artista amerikarraren Zerrenda beltzean: landatutako alegoria (memoriak) proiektuaren parte da fitxa. Beste 132 daude kutxan, Kalifornian inbaditzaile gisa zerrendatuta dauden 600 landareetatik artistak bere ikerketan zehar topatu zituen bakoitzeko bat. «Inbaditzaile» kontzeptua deigarria egin zitzaion Yurshanskyri, kontuan izanda olo gaiztoak, adibidez, ia lau mende daramatzala Ameriketako ertz hartan hazten. Noiz uzten dio landare batek kanpokoa, atzerritarra, ez-bertakoa izateari? Zergatik jarraitu inbaditzaile izendatzen ekosistemara aspaldi egokitutako landarea?

Landareok Kaliforniara iristeko moduek ere artistaren jakin-mina piztu zuten. Oloak ez baitzuen jatorrizko Europatik asteetako ontzi-bidaia bere kabuz egin. Bakanetan, aireak haziak ontzietan sartu eta periplo luzeak egiten dituzte, baina ez da ohikoena. Gehienetan, landareak jendearekin mugitzen dira. Oloa elikagaia zen Europan, eta ez litzateke harritzekoa kolonoek eramandako hazien artean olo gaiztoarena nahasita egotea. Beraz, landareen historia gizarte mugimenduen historia ere bada; gizarte zein ekosistema berrien sorrerak markatzen dituen historia.

Inbaditzaile hitzak inplikazio ezkorrak ditu: lekuz kanpo dagoena, ez dagokiona hartu nahi duena. Hitz horren atzean, ordea, esplotazioaren hipokrisia ezkutatu daiteke. Arctotheca calendula-ren kasua horren erakusle da. Hegoafrikatik eraman zen Kaliforniara landare dekoratibo gisa sailkatuta, 1960ko hamarkadan, baina lorategietatik at zabaltzen hasi bezain laster inbaditzailetzat hartu zen. Artistak esklabotzarekin egiten zuen paralelismoa: Afrikatik, bere erroetatik hartutako izakiak, gizon zurien onurarako baliagarriak diren bitartean onargarriak direnak, baina arazo bilakatzen direnak askatasun grina agertzen hasten direnean. Honela, akatsa landareari edo esklaboari egozten zaio, gatazka eragin duena bere natura balitz bezala, eta ez izakiak pairatutako deserrotze eta ustiaketa bortitza.

Paralelismo horiek guztian buruan, fitxa bakoitzaren atzean Yurshanskyk testu bat idatzi du: esaldi zaharra, errezeta, etxera bidalitako eskutitza edo poema, besteak beste. Landareei eman dizkie eurekin bidaia egin zuten balizko pertsonen hitzak; honela, landareen eta gizakien bide amankomunak azpimarratzeaz gain, baldintzapen botaniko, historiko, kultural eta politikoak batera doazela erakusten digu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arte eszenikoen dFeria jaialdiaren antolatzaileak eta sustatzaileak, atzo, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egindako aurkezpenean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Oreka izango du ardatz aurtengo dFeria jaialdiak

Alex Uriarte Atxikallende

Arte eszenikoen jaialdia martxoaren 14tik 17ra bitartean egingo dute, Donostiako hainbat agertokitan. Festibala hasi baino bi egun lehenago, ‘pre-feria’ izeneko egitarau berezia izango da.
Leire Vargas, Aner Peritz, Haizea Arana eta Oihana Arana, <em>Erre</em> emanaldiaren sortzaileak. ©LANKU

Kategoriak arrakalatzera

Ane Eslava

Leire Vargasek, Aner Peritzek, Oihana Aranak eta Haizea Haranak 'Erre' saioa estreinatuko dute otsailaren 5ean. Lankuk ekoitzi du
Lautan Hiru jaialdiaren antolatzaileak, gaur, Bilbon. ©Marisol Ramirez / Foku

Lautan Hiru antzerki jaialdia egingo dute laugarrenez Bilboko Zazpikaleetan

Olatz Enzunza Mallona

Euskaltzaindiak, Cafe Bar Bilbaok, Zazpi Katu gaztetxeak eta Bira kulturguneak antolatu dute egitaraua, elkarlanean, eta otsailaren 3an abiatuko da.

Antso Jakituna erregea eta Benjamin Tuterakoa bidaiaria elkarrizketan, Tuterako gazteluko ganberan. ©IÑAKET

Mundua Tuteratik zeharkatzea

Iñigo Astiz

Mikel Begoña gidoigileak eta Iñaki Martinez 'Iñaket' marrazkilariak XII. mendeko Nafarroa multikulturala irudikatu dute 'Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta' komiki liburuxkan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.