BERTSOLARIAK

2017ko martxoaren 28a
00:00
Entzun

Manex Agirre

Jaio: Aramaio (Araba), 1982.

Ibilbidea: 2015eko txapelduna. Bi aldiz

eskuratu du txapela. Euskal Herriko

txapelketan abestu zuen 2013an.

«Finala oso irekia dagoela iruditzen zait. Seikoteko bakoitzak inoiz baino aukera gehiago ditugu txapela irabazteko. Bertsozaleei esango nieke presta dezatela euren burua horrelako sorpresak hartzeko».

Oihane Perea

Jaio: Gasteiz, 1977.

Ibilbidea: 2007an, 2009an eta 2013an

txapela jantzi zuen. Txapelketa Nagusian

parte hartu du.

«Seikotekook gauza asko ordezkatzen ditugu. Batetik, gure historia erakusten dugu. Bestetik, hainbat belaunaldi eta hainbat eskualde gaude. Arabako bertso eskolen mapa ikusiko da finalean».

Iñaki Viñaspre

Jaio: Gasteiz, 1984.

Ibilbidea: 2004tik, edizio guztietan

finalista izan da. 2015eko txapelketan

bigarren geratu zen.

«Nahiko final plurala izango da; ez bakarrik adin aldetik, baizik eta bakoitzaren bertsokera eta bertsoa bizitzeko moduagatik. Ikusten dut seikote bat txapelaren bila abiatzeko modukoa, eta txapelaren bide horretan saio eder bat eskaintzeko modukoa».

Serapio Lopez

Jaio: Baranbio (Araba), 1960.

Ibilbidea: 1982an Laudioko bertso

eskolako sortzaileetako bat. Arabako

Bertsolari Txapelketako lehen edizioan

parte hartu zuen. Aurtengoa du bigarren

finala.

«Duela 25 urte abestu nuen final batean. 25 urte eta gero, nire burua beste bosten pare ikusteak poz berezia ematen dit. Euskaldun berri bakarra naiz finalisten artean».

Xabi Igoa

Jaio: Aramaio (Araba), 1992.

Ibilbidea: Bigarren aldia da finalean

parte hartuko duena. Finalisten artean

gazteena da.

«Bertso eskola da gure bertsogintzaren oinarri, eta finala horren erakusle ere bada: Oihaneren irakasle Serapio izan zen, nireak Oihane eta Viñaspre. Belaunaldiz belaunaldi lan egin izanaren seinale da hori. Espero dut urte batzuk barru nire ikasleak ere hemen izatea».

Asier Otamendi

Jaio: Urretxu (Gipuzkoa), 1971.

Ibilbidea: Lau aldiz irabazi du Arabako

txapela. Txapelketa nagusian kantatu du.

«Nik ikusten ditut txapel bat eta sei txapel txiki. Denok izango dugu txapeldun bat barruan. Bakoitzak esango du bere publikoarekin edo bere buruarekin gustura gelditu dela. Niretzat ere helburua hori da. Saio on bat aterako da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.