Albistea entzun

Martxoaren 8a

Andreen hiru laurdenek mila euro baino gutxiagoko pentsioa dute

Sindikatuek ere zaintzan ipiniko dute fokua gaur. UGTren arabera, zaintza lanak egiteko eszedentzia hartzen dutenen %70,92 andreak dira
Adineko bi emakume pentsiodunen mugimenduaren elkarretaratze batean.
Adineko bi emakume pentsiodunen mugimenduaren elkarretaratze batean. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Javi West Larrañaga -

2023ko martxoak 8 - Bilbo

Oraindik zabala da arrakala. EAEn, erretiratuta dauden andreen %73,3ren pentsioak mila eurotik behera daude. Gizonen kasuan, %26,6k bakarrik kobratzen dute hortik behera. UGTrenak dira datuak. Astelehenean aurkeztu zuten genero arrakala neurtzeko urtero osatzen duten txostena, eta, 2022an zenbait adierazle hobetu arren, oraindik emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak «oso handiak» direla ohartarazi zuen sindikatuak. Soldata desberdintasuna, adibidez, 5.914 eurokoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Kalera aterako dira sindikatuak gaur, Martxoaren 8aren harira, egoera hauek salatzeko. ELAk 12:00etan egingo du manifestazioa, Campos antzokitik abiatuta. LABek mobilizazioak egingo ditu Gasteizen, Donostian, Baionan eta Iruñean, eta Bilbon egingo du manifestazio nagusia, 10:30ean udaletxetik hasita. «Zaintzako langileen miseria» salatzeaz gain, «zaintzak demokratizatuko dituen euskal sistema publiko-komunitario bat» aldarrikatuko ditu.

Izan ere, desberdintasunaren irudi bertsua ematen dute hainbat neurgailuk. CCOOren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lanean diren gizonen %15,3k daukate aldi baterako kontratua; %24,2koa da tasa emakumeetan, baina 4,4 puntu txikitu zen iaz. Eurek ere atzo aurkeztu zuten Emakumea eta Lan Merkatua 2022an txostena Bilbon, Martxoaren 8aren bezperan.

«Sektore publikoko aldi baterako kontratuen tasak kezkatzen gaitu, ia ez delako jaitsi 2022an», adierazi du Estibaliz Monterok, CCOOko Emakumeen arduradunak. Sektore publikoan ari diren emakumeen erdiek aldi baterako kontratua daukate, euren datuen arabera, eta, txikitu ordez, pandemiaz geroztik bederatzi puntutan hazi da tasa.

Loli Garcia idazkari nagusiak ere deia egin die administrazio publikoei. «Aldi baterako enplegua batez ere hiru administraziori lotuta dago: administrazio orokorrari, Osakidetzari eta Hezkuntza Sailari». Adierazi duenez, sindikatukoek uste dute Eusko Jaurlaritzak «ardura oso handia» daukala adierazle horretan.

Nafarroan, adibidez, CCOOk ohartarazi du enpresen %60k ez dutela betetzen legea, «emakumezkoen eta gizonezkoen arteko tratu eta aukera berdintasuna bermatzeko lanpostuan». Sindikatuak adierazi du emakumezko langileen soldatak %30 igo behar liratekeela gizonen soldaten parean ipintzeko, «7.272 euro gutxiago kobratzen dute eta».

«Nahikoa da»

«Emakumeok egin dugu planto jada; zaintza lanak gure gain hartu ditugu orain arte; nahikoa da», esan du Garciak. Azaldu duenez, zaintza lanak «ia esklusiboki emakumeek egin behar izateak» eragiten du gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak desagerrarazi ezin izatea.

UGTren txostenak ere gauza bera azpimarratu du: zaintza lanak egiteko eszedentzian daudenen %70,92 emakumezkoak dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sorionekuak egitasmoaren agerraldia, Iruñeko Basotxo kalean. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Eskura nahi dute euskara

Ion Orzaiz

Iruñea hartzera deitu du Sorionekuak egitasmoak, «euskararen etorkizunari ongietorria egiteko»
Koldo Tellitu, atzo, Hernaniko Oronan egin zioten agur ekitaldian. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Ikastolei agur esan die Tellituk

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Hamalau urteren ondoren, Ikastolen Elkarteko lehendakari postua utzi du Koldo Tellituk. Ikastolak bateratu izanari garrantzia eman dio, eta mugimenduari eskerrak eman dizkio
Maurizia proiektuko kideak, auzokide eta eragileekin, atzo. ©GUILLAUME FAUVEAU

Maurizia: «Kanporatzen bagaituzte, okupazio dinamika bat hasiko dugu»

Ekhi Erremundegi Beloki

Baionako Santa Ursula kalean eraikin bat dute okupatua Maurizia proiektuko kideek, eta edonoiz kanporatuak izateko arriskuan dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.