Albistea entzun

Koronabirusa. GIZARTEA PENTSALDIAN

Badator txertoa

Txertoak jartzeko xiringak, osasun etxe batean.
Txertoak jartzeko xiringak, osasun etxe batean. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jonathan Caro - Erizain geriatra eta EHUko irakaslea

2020ko abenduak 3

Berri onak datoz egun hauetan. Positiboak beherantz doaz, baita heriotzak ere; gainera, badator txertoa. Dirudienez, argia ikusten da tunel ilun honen bukaeran. Kalean, berrietan eta sare sozialetan zalantza bat bolo-bolo dabil: Gabonetako ospakizunak. Kolokan dago zenbat pertsona bildu gaitezkeen etxe bakoitzean, ez dago argi umeak kontatu behar ditugun kopuru horretan edo zein ordura arte egon gaitezkeen elkarrekin turroia jaten eta gure kontuak kontatzen. Badaude zalantza sozioekonomikoak ere, esate baterako tabernak itxita mantendu behar diren edo Gabonetako erosketak egiteko dendak zabaldu behar diren. Baina duda handiena, nire ustez, txertoaren gaia da.

Datorren urtearen hasierarekin batera txertaketa masiboari ere hasiera emango omen zaio. Oraindik ez dakigu zein txerto jarriko dugun ezta txerto hauek epe luzean sortu ditzaketen ondorioak ere. Adituek oso seguruak direla diote baina egia da, baita ere, oso bizkor sortu dituztela. Koronabirusaren txertoek ez dituzte gainerako txertoen epe guztiak pasatu eta horrek nolabaiteko beldurrak sortzen dizkio populazioari. Gainera txerto errusiarrak, ingelesak, txinatarrak eta amerikarrak helduko dira estatura, eta hainbeste txerto ezberdinek ere zalantzak sortzen dituzte. Zein da onena? Guztiek segurtasun berbera dute?

Badirudi zahar etxeetan bizi diren pertsonak lehenengoak izango direla txertoa hartzeko, baita euren zaindariak garenok ere. Antza denez, zahar egoitzetako pertsonak, ahulenak direnez, babesa lortzeko lehenengoak izan behar dira. Eta hemen dator nire gogoeta: pandemiaren hasieran ere bagenekien pertsona hauek ahulenak zirela eta birus honek zaharrak oso erraz hiltzen zituela. Baina garai hartan babeserako materiala ospitaleetara zihoan, eta zahar egoitzetara «soberan» zegoena eramaten zen. Zahar etxeek merkatuan bilatzen zituzten eskularruak eta maskarak, eta oso garesti ordaintzen zituzten, gainera. Aldi berean, zenbait lekutan behintzat, zahar etxeetako pertsonak COVID-19ak jota zeudenean ospitalera ez eramateko agindua zegoen, momentu horretan ahulenak ere baziren arren. Eta orain, txertorako lehenengoak?

Ziur nago txertoa, prebentzio neurriekin batera, behin betiko irteera izango dela, ziur nago zaharrak babesteko neurri egokiena dela ere, eta ez daukat zalantzarik zientziaren beste garaipen bat izango dela. Baina kontuan badugu ikerketetan zahar ahulak kanpoan geratu direla eta pandemiaren hasieran ez zeukatela inolako lehentasunik, orain txertaketarako lehenengoak izateak susmo txarrak piztea guztiz ulergarria da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunearen prentsaurrekoa, atzo, Bilbon. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Manifestaziora deitu dute eskola publikoaren alde azaroaren 6rako

Javi West Larrañaga

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza akordio berriaren harira, «eskola segregazioari eta inklusio faltari» aurre egingo dien sistema bat eskatu du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak
Emakume bat, etxe agentzia baten aurrean. ©LUIS TEJIDO / EFE

Alokairuen prezioa soilik «tentsio handiko» tokietan mugatuko du Madrilek

Juanma Gallego

Ministroen Kontseiluak etxebizitzaren lege aurreproiektua onartu du. Erkidegoen esku utziko dute araua aplikatzea eta prezioak arautzea
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagardui, artxiboko irudi batean. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Sagarduik «tentuz» jokatzeko eskatu du, joera «goranzkoa» delako

Irati Urdalleta Lete

Sailburuaren hitzetan, goizegi da beste olatu bat datorrela esateko, eta ez dago jakiterik «goranzko» bilakaerak zer eragin izango duen ospitaleetan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.