Ia 7 puntuko aldea aterata irabaziko lituzke bozak ERCk

2014ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Orain egingo balira Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak ERCk irabaziko lituzke, Generalitatearen CEO Iritzien Azterketa Zentroak eginiko inkesta baten arabera. Botoen %19,8 lortuko lituzke Oriol Junqueras buru duen alderdiak, eta 6,7 puntuko aldea aterako lioke CiUri. Artur Mas buru duen indar politikoak, ordea, botoen %13,1 jasoko lituzke; 2012an baino 7,5 puntu gutxiago. Hala, bi urtean 10 puntu haziko litzateke ERCk eskuraturiko boto portzentajea. Beste alderdien boto asmoa honakoa izango litzakete gaur-gaurkoz: PSCk %5,8; Ciutadansek %5,3; ICVk %4; Podemosek %3,9; CUPek %2,9; eta PPCk %2,1. Inkestak, halaber, nabarmendu du galdekatu dituzten herritarren %23 inguru oraindik ere «zalantzati» daudela, zer egin jakin gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.