Albistea entzun

KRITIKA. Musika

Definiziorik gabeko edertasuna

Marta Garcia -

2023ko martxoak 31

Jakub Jozef Orlinski & Il Pomo D'Oro

Zuzendaritza eta klabea: Francesco Corti. Egitaraua: Facce d'amore: F. Cavalli, G. A. Boretti, G. Bononcini, G. F. Haendel eta abarren obrak. Lekua: Donostiako Kursaaleko auditoriuma. Eguna: Martxoak 29.

Azken urteotan badirudi kontratenorrak ugaritu egin direla musika klasikoaren zirkuituan eta, orokorrean, esan genezake ahots horien berezitasuna biziki estimatua dela zaleen artean. Jakub Josef Orlinskiren karrera arrakasta horren eredu argia da, bere karisma eta gertutasunak bat egiten baitu bere dantza eta musika gaitasunekin. Bira honetan, kontratenor poloniarra Il Pomo D'Oro taldearekin aritu da, hain zuzen ere, duela lau urte argitaratutako Facce d'amore (Maitasun-aurpegiak) diskoa aurkezteko, bere bigarren lana bakarlari gisa. Amodioaren inguruko programa izanik, ahotsaren zein instrumentuen espresio baliabideez gozatzeko aukera zabaltzekoa zen asteazkenean, maitatua izatearen bozkarioan zein pasio gordinaren eroaldietan murgiltzeko aitzakia.

Esango dut Orlinskiren emisioa ez dela guztiz erregularra: definizio falta antzematen da koloraturen ebazpenetan nahiz bokalen argitasunean, eta goiko eta beheko erregistroak guztiz bereiziak ditu. Gabezia horiek nabarmenak izan ziren, esaterako, F. B. Contiren Odio, vendetta, amor arian. Il Pomo d'Oro osatzen duten musikarien akonpainamendua ez zen, gainera, lagungarria izan. Taldeak ibilbide oparoa egin du 2012an sortu zenetik, baina programa honetan astunegia izan zen soinua, beteegia, barrokoan hain funtsezkoa den arnasa faltan. Hari gehiegi egoteaz gain, haizeak, kolore fina bazuten ere, ozenegi aritu ziren G. F. Haendelen Pena tiranna arian.

Hala ere, Orlinskiren ahotsak baditu entzulea ezinbestean erakartzen dituen tasunak, kontzertuan ere oso presente egon zirenak: tinbre benetan ederra, dinamikak gidatzeko eta zabaltzeko erraztasuna, eta, oro har, musikaren norabidea eta helmugak zein diren adierazteko maisutasuna. G. Bononciniren La costanza non gradita operako Infelice mia costanza zein G. M. Orlandiniren Nerone operako Che m'ami ti prega arietan marraztutako kadentziak horien erakusgarri izan ziren. Oztopoak oztopo eta zehaztasun faltaren gainetik, freskotasuna eta sen ona azaleratu ziren eszenatokian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Tokiko zinema bat pentsatzeak mesede egingo luke»

Andoni Imaz

Zinemaren industriatik aparte dabil Costa eroso, eta bide horren balioa defendatzen du, autore zinema «ustelaren» aurrean. Miresten dituen zinemagileak ekartzen ditu ahotara maiz: «Poesia galtzen ari da».
Maïwenn zinema zuzendaria, duela bi aste, Cannesen. ©MOHAMMED BADRA / EFE
Josu Penades idazlea, atzo, Donostian, eleberria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

Egarriak asetzeko hiru motibo

Naroa Torralba Rodriguez

Josu Penadesen 'Egarria' eleberria eman du Alberdaniak. Aita-seme batzuk ditu protagonista
Zetak taldea, azkeneko Herri Urratsen ©Patxi Belzaitz

Zetak, Krav Boca, FM Belfast eta J Martina batu dira EHZ jaialdiaren programaziora

Mikel Lizarralde

Aurretik iragarritako artistez gain, honako hauek ere izango dira Euskal Herria Zuzenean festibalean: Billie Brelok, Daudane, François del Mundo, Ixabe, Nize, Ztah, DIA DJ's, Atzarbale, Sofa, Pisoo & OPH eta Estelle D. Modu horretan, itxita utzi dute ekainaren 30ean, uztailaren 1ean eta uztailaren 2an Irisarrin (Nafarroa Beherea) egingo den jaialdiaren egitaraua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.