Asiron: «Ezin da ezer eraiki 50.000 boto baztertuta»

2019ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Joseba Asiron Iruñeko alkate ohiak eta EH Bilduko hautetsiak atzo goizean sanferminen inguruko prentsaurrekoa eman zuen, baina kazetariek parlamentuko negoziazio prozesuaz ere galdetu zioten. Edozein modutan, PSNko Maria Txibitek EH Bilduren abstentzioa beharko luke inbestidurarako. PSNk behin eta berriz azpimarratu du ez duela EH Bildurekin negoziatzeko asmorik, Horren aurrean Asironek erantzun zuen ez dela negoziazio prozesua egiteko modu egokia: «Ezin da gobernu aurrerakoi bat egin 50.000 boto baztertuta», kritikatu zuen. «Esan nuen aurretik udaletan gertatutakoak eragin handia izango zuela, baina pentsatu nahi dut negoziazio hauek beste bide batetik doazela. Espero dut aurrera egitea, eta emaitza ona izatea». Bere ustez, hauteskundeek agerian utzi dute EH Bildu indar garrantzitsua dela eta ezin dela bazterrean utzi. «Bazterketak ez du inongo zentzurik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.