Koronabirusa

Lanean ez daudenen kopurua lehen halako zazpi da azken asteetan

jokin sagarzazu
2020ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Lan egiten ez duten biztanle aktiboen kopurua lehen halako zazpida martxoko azken hiru asteotan Araba, Bizkai eta Gipuzkoan:% 4,9 zen lehen, % 36,6 da orain, Eustatek biztanleria aktiboari buruz egindako inkestan jasotzen denez. Horrela daudenen hirutik batek argudiatu du bere enpresan lan erregulazioan daudela. Urte hasieran, ia inork ez zuen halakorik esan; martxoaren hasieran, % 12,2k; eta azken astean, % 39,7k. Biztanleria okupatuaren bilakaerak ere emaitza esanguratsuak eman ditu. Lana eduki baina lan egiten ez dutenen ehunekoa aurreko urteetako handiena da. %8 inguru zen, batez beste. Martxo hasieran, % 13,9, eta azken astean, % 36,6.

Langabeziari buruzko datuetan, azterketak lanean arituko balira bezala hartzen ditu lan erregulazioan daudela dioten pertsonak eta gobernuen neurri berezietara atxiki diren autonomo asko. Horregatik, eta beste zehaztapen batzuk kontuan hartuta, Eustatek aitortu du langabezia emaitzek «errealitatea ezkuta» dezaketela neurri batean. Inkestak jasotzen duen langabezia tasa % 9,9 da, baina azken estimazioek diote %12 inguru dela: 130.000 pertsona.

Datorrenari begira

«Tunelaren barruan jarraitzen dugu, eta ez dakigu noiz izango dugun kalteak ebaluatu ahal izateko argi osoa», azaldu du Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak. Haren ustez, koronabirusaren eragina «intentsitate handiagoarekin» ikusiko da hurrengo hiruhilekoan. Belandiaren arabera, iazkoa «urte ona» izan zen. Urte amaieran, %9,5 zen langabezia. «%10etik behera jaisteko helburua lortu zen».

Datuok, baina, erakusten dute krisia hasi aurretik ere lan merkatua okerrera egiten hasia zela, nazioarteko mugimendu batzuek eraginda, bereziki COVID-19ak lehenago jo zituen herrialdeekin izandako harreman komertzialen jaitsierengatik, Belandiak adierazi duenez. Urtea hasi eta krisia lehertu arte %0,5 igo zen langabezia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.