BERRIA Aretoak bideo berezi bat zabalduko du gaur, 100. emanaldian

Itxialdiarekin batera kultur agenda bertan behera geratu zenean jarri zen martxan areto digitala. Egunero bi emanaldi eskaintzen ditu

Anari, BERRIA Aretoan eskainitako emanaldian, martxoaren 17an. BERRIA.
Ane Eslava.
2020ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun

Gaur zabaldu du BERRIA Aretoak 100. alea, eta berezia izango da: orain arte eskainitako piezetako zenbaiten zatiak bilduz osatutako bideo bat. Hala, sortzaileei bizitza eta kultura erdigunean jartzea eskertu nahi die. Goizean zabaldu dute; arratsaldean, berriz, Tristtan Morguyren bi kantu eskainiko dituzte. Datozen egunetan parte hartuko dutenen artean daude Agin Laburu, Jon Etxabe, Bihozkada, Xabier San Sebastian eta Eider Eibar, besteak beste.

[YouTube]https://youtu.be/va2HYTP2oMI[/YouTube]

Koronabirusak eragindako osasun krisiak bertan behera utzi du kultura agenda ia osoa. Martxoaren 14an alarma egoera ezartzearekin batera ekitaldi guztiak bertan behera geratu ziren, eta Euskal Herriko kulturgileek emanaldiak antolatzeari utzi behar izan zioten. Egoera horretan, BERRIA-k plaza bat zabaldu nahi izan zien sortzaileei: areto digital bat. Itxialdiaren hasieratik, dozenaka kulturgilek beren sorkuntza lanak zabaltzeko aukera izan dute BERRIA Aretoan. Euren etxeetatik ikus-entzuleen etxeetara; euren sofatik mundura.

Adierazpide guztiak

Egunero, hamar minutu inguruko bi hitzordu izaten dira, goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 18:00etan, eta diziplina guztietako sortzaileek hartzen dute parte emanaldietan: musikariek, idazleek, margolariek, bertsolariek, umoristek, antzerkigileek, artista plastikoek, ilustratzaileek, ipuin kontalariek… Jon Basaguren izan zen aretotik pasatzen lehena, martxoaren 16an, eta haren ondoren beste asko izan dira: Anari, ATX Teatroa, Kirmen Uribe, Txakur Gorria, Igor Estankona, Mursego, Eñaut Elorrieta, Alaia Martin, Miren Narbaiza… 52 egun igaro dira lehen emanalditik, baina 50etan izan dira emanaldiak; izan ere, apirilaren 21ean eta 22an ez zen emanaldirik izan, kulturgileen greba digitalarengatik. Guztira, 99 saio izan dira gaur arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.