Essexeko 39 hilak Vietnamgoak direla baieztatu dute

2019ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Vietnamgo Gobernuak eta Erresuma Batuko Poliziak atzo baieztatu zuten Essexen (Ingalaterra) kamioi batean hilik aurkitu zituzten 39 lagunak vietnamdarrak zirela: «Koordinaziorako, analisirako eta konparaketa pertsonalerako epe aktibo baten ostean, Vietnamgo Segurtasun Publikorako Ministerioak baieztatu du 39 biktimak vietnamdarrak zirela», jakinarazi zuen atzo ministerio horrek, ohar baten bidez.

Iragan urriaren 23an, Essexeko Grays herrian azaldutako kamioi baten edukiontzian aurkitu zituzten gorpuak eta, hasiera batean txinatarrak zirela zabaldu zuten arren, gerora horietako batzuk vietnamdarrak zirela adierazi zuten Erresuma Batuko hedabideek. Azkenean, baieztapen ofiziala atzo iritsi zen.

Kamioia aurkitu zutenetik, denera bost pertsona atxilotu dituzte. Gidariak espetxean jarraitzen du, epaiketa zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.