Udaberrian hasiko dira Zubietako kartzela eraikitzen

2020ko abenduaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Datorren urteko bigarren hiruhilekoan hasiko dira eraikitzen Zubietako espetxea (Gipuzkoa), eta espero dute 2023ko udaberrirako inauguratzea. Lanetarako, 41 milioi euroko aurrekontua izango dute, eta Espainiako Gobernuak otsailean egingo duen gobernu kontseiluetako batean onartuko du. Hala azaldu zuen atzo Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak, Donostiara eginiko bisitan.

Azaldu zuenez, 500 presorentzako lekua izango du: bi pertsonarentzako 234 ziega, sei modulutan banatuak. Horietako bat emakumezkoentzako izango da: 25 ziega izango dira hor. Grande-Marlaskaren hitzetan, «Espainiako kartzelarik modernoena» izango da; besteak beste, bideodeiak egiteko teknologia izango dute, eta indarkeria matxistaren aurkako jokabideak landuko dituzte.

Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkariak eta Eneko Goia Donostiako alkateak ere parte hartu zuten bisitan. Goiak nabarmendu zuen Zubietakoa ez dela izango «kartzela bat bakarrik», gizarteratzeko zentro bat ere eraikiko dutelako. Horretan, 52 gela eta zazpi ziega sortuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.