mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Taktika zaharra

2020ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak asteburuan egindako deiak, edo errietak, jaso du erantzuna, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako instituzio nagusietako ordezkari batzuek babestu egin dute salbuespenezko neurriak gogortzeko beharra, SARS-CoV-2 birusa heda ez dadin. Nafarroan ere berdintsu gertatu da, Enrique Maia Iruñeko alkateak neurri murriztaileagoak hartu nahi baititu, eta Maria Txibite lehendakariak erran baitu ez duela «dudarik eginen». Ipar Euskal Herrian ezberdina da egoera, baina birusa hortxe dago, joan den astean Idauze-Mendin eta atzo Ortzaizen agertu diren kasuek erakutsi bezala.

Ekuazioak nahiko argia dirudi oraingoz: txertorik edo sendabiderik aurkitu ezean, distantzia fisikoa da birusa ez hedatzeko modu bakarra. Ia erabateko kontsentsua du baieztapen horrek; ez, ordea, hori aplikatzeko moduak. Hego Euskal Herriko agintari nagusiek errietaren bidea hartu dute; bertze modu batera erranda: errua norbanakoari leporatzea, norbanakoaren portaera okerrak behartuko balitu bezala nahi ez dituzten neurriak hartzera. Jarrera horrekin, txanda-pasa egin diezaiekete gertatutakoaren eta gertatzen ari denaren analisiari, norbere erabakiak berrikusi edo horiengatik kritikak jasotzeari, eta, azken finean, eztabaida publikoari berari. Agintearen existentzia bezain zaharra den taktika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.