martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Txibite, lehena kopetan

2019ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Fin hasi da Txibite nafar lehendakaria; estreinaldi ederra eman dio agintaldiari. «Gaurko Nafarroak dauzka historiako euskaldunen indizerik onenak», esan zuen atzo Espainian gehien saltzen den egunkariak egindako elkarrizketan.

Ahalegin handia egin zuen aurreko lauko gobernuak, ondo landutako erakusketa baten bidez, nafar despistatuei euskara berezko hizkuntza dela Nafarroan azaltzeko, eta ez dela inposatutakoa. Badakigu orain Txibite ez zela erakusketa horretan egon, eta, egon bazen, sabaiari begiratuko zion eta ez han ematen ziren datu historikoei.

Bakarren batek hartu beharko du gobernu berrian Txibite lehendakariari oinarrizko ezagutza emateko lan astuna. Erruki dut ardura hori hartuko duena, gogorra izan behar duelako ezjakintasun hori erakusten duenari ikusaraztea mendeetan Nafarroako zati handiak euskaldun elebakarrak izan direla; beste zati batzuk, aldiz, elebidunak eta hiru eledunak.

Euskara, kualitatiboki, inoiz baino hobeto dago Nafarroan, hala nola beste euskal herrialdeetan; sekula ez delako orain dagoen esparruetan egon —lana, administrazioa, irakaskuntza, osasuna, kultura, komunikabideak...— Baina kuantitatiboki, «euskaldunen indizea» lehendakari berriaren hitzetan, askoz hobeto egon da aurreko mendeetan. Eta gorroto gutxiagorekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.