Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Anonimoak

2020ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Zaila izaten da aurkitzen izen-abizenak emango dituen osasun arloko langileren bat, euren egoera salatzeko bada. Osakidetzako lehen arretako mediku Amaiaren kasua dakar gaur BERRIAk, baina salaketa anonimoak jasotzera ohitzen hasia da hemengo eta besteko irakurlea, hamaika dira eta. Beldurra da izen asmatu baten atzean gordetzeko arrazoia: lana galtzeko beldurra; presioei eta errepresaliei izua. Sistemaren kudeaketa gogor salatzen duten ahotsak baitira, eta talka egiten dute kudeaketa hori bera goraipatzen duten agintariekin; izurriaren kontrolik ezaren arrazoia gestioa ez den beste zergati batzuetara desbideratzeko joera dutenekin.

Baina uda ez da uste bezain lasaia izaten ari, eta bajak eta oporrak ordezkatzen ez diren sasoia dute; langileen erdiak soilik ari dira lanean, «emozionalki oso gaindituta», garai gogorragoiragan berriak arrastaka dituztela. Lehen arretan dabiltzanek ondo dakite zer gerta litekeen, adibidez, COVID-19aren protokoloa aplikatu beharko baliete gripearen sasoi gordinenean arnas arazoekin iristen diren guztiei: kolapsoa, presio psikologiko jasanezina, ez dagozkien lan asko, eta baldintza kaskarrak.

Ez dituzte txaloak nahi, euren lana baliabidez aitortuko duen kudeaketa baizik, eta dagokiena eskatzeagatik zigortuko ez dituen sistema. Zaila, akatsak ezkutatzeko eta dena kontrolatzeko joera lehenesten den garaiotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.