martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Zinema aretoen etorkizuna

2021eko irailaren 21a
00:00
Entzun
Gorabeheratsua izan da azken hamarkadetan zinema aretoen egoera. Ondo eutsi zioten telebistaren kontsumo orokortuari. Besteak beste, film handiak lehendabizi aretoetan erakusten zirelako, eta telebistetan behin aretoen ibilbidea igarotakoan. Areto dezentek itxi zuten, baina berrikuntza teknologikoez proiekzioaren irudi eta audio kalitatea, aretoen erosotasuna...baliatzeko gaitasun ekonomikoa eduki zutenek erreferentzia bihurtu zituzten ostera aretoak; beste behin erakutsiz zinemaren negozioarenkatean ezinbesteko begi direla.

Netflix izan da herenegun banatu ziren Emmy telebista sarien irabazle nagusia. Eta Netflixekin batera, Apple TV + eta HBO. Telebista ikusteko modua irauli duten plataforma horiek sortu aurretik, telebista kate handiek ia beti estatubatuarrak irabazten zituzten sariok. Herenegun, bat ere ez.

Donostiako Zinemaldia garai egokia da zinema aretoen etorkizunaz galdetzeko. Aurreikus dezakegu, plataforma horiek hartu duten indarraren ondorioz, aretorik gabeko zinema? Alegia, etxeko pantailan bakarrik ikustea.

Argigarria Netflixek ekoitzi zuen The Irishman filmarekin jazo zena. Espainian 45 aretok bakarrik eman ahal izan zuten, normalean horrelako filmak 300 aretotan batera estreinatzen direnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.