martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Langileen borroka

2023ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Milioika langilek jo zuten atzo kalera, urtero legez, lan egiten dugun guztion eskubideak aldarrikatu eta langile izatearen harrotasuna erakustera. Oinarrizko hainbat eskubide lortuta dauden herrialdeetan horiek ez galtzeko borrokan segitu behar dela gogoratu ziguten, eta eskubide horiek eskuratu gabe dauden langileei borrokan segitzeko indarra igorri zieten.

 

Azken urteotan, eta ez bakarrik sektore neoliberaletatik, sindikatuak oso modu gogorrean kritikatu eta indargabetzeko ahalegina egin da. Joera horrek ahantzarazi nahi digu langileek hamarkadaz hamarkada eduki dituzten hobekuntzak langileen beraien eta sindikatuen lanaren eta borrokaren ondorioz izan direla. Bizitzaren beste esparruetan bezala, eskubideak borroka eginda lortu dira, ez ugazabek oparituta. Borroka horietan du jatorria Maiatzaren 1ak.

Industria ekonomiatik zerbitzuen ekonomiara igarotzen ari den ereduan, gure herrian eta ingurukoetan azkar ari da gertatzen, lausotuagoa geratzen da langilearen izaera. Eta lausotze horrek ahuldu egiten du langile horien kontzientzia. Egoera hori larriagoa da oraindik azken urteotan gure herrira urrutitik etorri eta gurean lanean hasi direnen kasuan, langileen oinarrizko eskubideak onartuta ez dauzkaten herrialdeetatik baitatoz asko eta asko.

Erronka berria sindikatuentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.