mikel p ansa
HIZPIDEAK

Urak harro

2022ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Ez da erraza asmatzen zer gertatzen ari den Nafarroako eskuinean. Bi kontu daude argi: botoasakabanatzen ari dela. Vox dago batetik, zeinak hurrengo urtean Nafarroako parlamentuan sartzeko aukera leukakeen; Sayas eta Adaneroren plataforma bestetik, inork seguru esaten ez duena alderdi politiko bilakatuko ote den; PP, Espainia birkonkistatzeko furian; UPN bere aldera, izan zena berrosatu nahian; eta Ciudadanos azkenik, parlamentutik kanpo gelditzeko arrisku bizian. Testuinguru horretan, PP eta UPN Navarra Suma markari azkeneko kolpea emateko prest daudela ematen du. PPk bere marka indartu nahi du, Feijoorekin Espainiako Gobernua atzera irabazteko aukerak ikusten dituen honetan. Seguru asko horregatik esango zuen PPren Antolaketa idazkariordeak Nafarroan PPren siglak erabilita aurkeztu nahi dutela—UPNrekin koalizioan, agian, baina bere siglekin—. Beste aldera, Javier Esparza UPNko buruari ere Navarra Sumak aspaldian traba egiten ziola ematen zuen, eta ez du itxura gehiegi molestatu duenik PPren ateraldiak. Navarra Suma gabe, Ciudadanos bazkatzeko aukera izango dute biek. Eta gehiago dena: PSNrengana hurbiltzen saiatzeko eskuak libreago izango lituzke Esparzak.

Baina auskalo zer mugitzen ari den Nafarroako eskuinan. Udazkenean argituko da, noski. Bitartean, seguru dagoen beste kontu bakarra: eskuin guztiak geldiarazi nahi duela EH Bildu, eta ahal duen guztia egingo duela hori lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.