Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Gezurrezkoak balira bezala

2022ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Israelgo Defentsa Ministerioak atzo onartu zuen armadak hil zituela bost ume Jabalian, joan den astean, Israelek eta Jihad Islamikoak su etena hitzartu bezperan. Jihad Islamikoari leporatu zion hilketa, gertatu eta berehala, palestinarrak erasoen erantzule egiteko duten joerari eutsiz. Dagoeneko ez da lehen lerroko albistea, eta eraginkorragoa da —eta sinesgarriagoa— momentuko gezurra, astebetera onartzea baino. Erasoaldi haren ondorioz hildakoak 48 palestinar izan dira gutxienez; haietako batzuk bizirik heldu ziren erietxera, baina behar bezalako artarik jasotzeko aukerarik ez, eta hil egin dira.

Erasoaldiez harago, hamabost urte baitaramatzate argindar eta ur mozketekin, giltzarrapoak pasabide guztietan ezarririk, itxitura hertsi eta itogarrian, zeru handi bat sabaitzat duen espetxean. Osasun Ministerioak egin du ohartarazpena: osasun zerbitzurik gabe geratzen ari dira.

Eta nola bizi, nola lortu bonbardaketa batek utzitako zauriak ixtea, hurrengoaren beldur egon bitartean, hurrengoa badatorrenean, urteak joan eta etorri. Nola gainditu zauri fisiko eta psikologikoak, belaunaldi batetik bestera hedatzen den trauma kronikoa bilakatu denean. Nazio Batuen Erakundeak 2012rako aurreikusia zuen Gazan ezingo zela bizi 2020rako. Bi milioi herritar baino gehiago daude han, ezin bizi, gezurrezkoak balira bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.