Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Desagertuak

2022ko irailaren 7a
00:00
Entzun

Hemengoa izateak janzten ditu betaurreko ideologiko batzuk, bai bestea edo gure inguruan bizi direnak ulertzeko, bai kanpoan gertatzen diren gauza batzuk ikusteko ere». Hala dio Jon Benito idazleak. Noski, betaurreko ideologiko horiek ez ditu nongotasunak bakarrik osatzen, baina, ezin uka horrek abiapuntu indartsu bat jartzen duela. Hajes Ayatxi Tunisian jaio zen. Haren bi semeak Italiara abiatu ziren «bizi hobe baten bila». Badaki ontzi batera igo zirela, eta uste du ontzi hori onik iritsi zela lehorrera. Ez daki ezer semeei buruz. Italiako eta Tunisiako gobernuek ez dutela desagertuak bilatzeko ezertxo ere egin salatu du. Haren betaurrekoetatik nola ulertzen ote da bestea? Sorlekuak emandako betaurrekoak zenbat ilundu ote zaizkio?

 

Badira ideologia eta betaurreko desberdin guztiak elkartzeko gai diren sentimenduak. Munduko toki ezberdinetan, herrialde batetik besterako bidean seme-alabak galdu dituzten gurasoek badute zerbait lotzen dituena. Badute aldarrikapen bat: «Krimen hauek amaitzea nahi dugu, mugak zabaltzea: pertsona guztiek dute migratzeko eskubidea berdintasunez, justiziaz eta askatasunez». Izaretan desagertuen izenak josten ari dira Carovane Migranteko kideak, han behintzat agertu daitezen.

Zein ideologia du mugak itxi, jendea heriotza arriskuan jarri eta desagertzen direnean haiek ez bilatzea erabakitzen duen Europak?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.