mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Aitortza esplizitua

2022ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Elizabeth II.a erreginaren osasun egoera larria zela jakin baino ordu batzuk lehenago bertze bat zen berri nagusia Erresuma Batuko hedabideetan. Liz Truss lehen ministroak jakinarazi zuen gobernuak legez mugatuko dituela herritarrek ordaindu beharreko energia fakturak datozen bi urteetarako. Argitaratu denez, 115.000 milioi euro ingururekin lagundu nahi du neurria, eta, The Sun tabloidearen arabera, maileguak eta zergak erabiliko ditu finantzatzeko.

Kuriosoa da, 1980ko hamarkadako iraultza neokontserbadorearen zutabeetako bat izan zen Margaret Thatcher lehen ministroaren jarraitzailetzat deklaratu den buruzagiak kargua hartu eta gutxira jakinarazi duen lehen neurri handia izan baita botere publikoak ekonomian eskua sartzea.

Gerra Hotza bukatu ondotik AEBetako neoliberalismoaren doktrina bereganatu zuten Europako agintariek: interbentzioak gutxitu ekonomian, eta baliabide eta zerbitzu publikoak pribatizatu. Hala ere, azken asteotan Europako gobernuek bata bertzearen gibeletik hartu dituzte neurri interbentzionistak energiaren krisiari buru egiteko. Europako Batasunak ere hori egitea erabaki zuen atzo.

Herrialde batzuetan ez dute gibelera egin ongizate estatua desegiteko neurrietan, baina energiaren krisiari eman dioten lehenbiziko erantzuna nahiko modu esplizitua da aitortzeko errezeta neoliberalek ez dutela helburutzat gehiengoaren onura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.