jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Abortua Argentinan

2018ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Lehenago edo geroago, Argentinak onartu egingo du abortatzeko eskubidea. Aurten ez bada, 2019an izan daiteke. Izan ere, presidentea aukeratzeko eta Kongresuaren eta Senatuaren zati bat berritzeko hauteskundeak egingo dituzte hurrengo urtean, eta abortua izango da hauteskunde kanpainako eztabaidagai nagusietako bat. Abortatzeko eskubidearen aldeko gizarte mugimendu berdea hazten ari da, besteak beste, Ni Una Menos mugimendu feministak hauspotuta.

Abortatzeko eskubidea onartzen ez den bitartean, milaka emakume argentinarrek jarraituko dute urtero-urtero ezkutuan eta arriskuan abortatzen: milioi erdi inguru direla kalkulatu zuten 2009an, abortu bat baino gehiago bi jaiotzako. Horietako batzuk hil egiten dira, jakina. 49.000 emakumek jo behar izaten dute urtero ospitalera abortuek eragindako arazoengatik.

Atzoko eztabaidan adierazpen mingarriak entzun ziren, anakronikoak, emakumeen kontrako erasoak eta emakumeen eskubideak auzitan jarriz, abortatzea erabakitzen duten emakumeak gutxietsiz.

Mauricio Macri herrialdeko presidenteak, eztabaida baino lehen, agerian utzi zuen bere burua: «Emaitzak ez du axola; gaur demokraziak irabaziko du». Demokrazia bat ez da demokrazia, ordea, emakumeen eskubideak onartzen ez baditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.