martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Munizio bustia eta zaharra

2019ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Datorren legegintzaldian ikusi eta entzungo dugunaren aurrerapena ezagutu genuen atzo Nafarroako Parlamentuan. Ustekabe gutxi. Lehen unetik igarri genien Navarra Sumako buru Jose Javier Esparzari eta ordezkatzen dituen botereei zenbaterainoko mina eragiten dion ikusteak UPN joko politikotik kanpo geratuko dela. Inorentzat ez baita samurra hauteskundeak irabaztea, hurrengoetan ere irabaz dezakeela aurreikustea, eta luzaz gobernutik kanpo gera daitekeela ikustea. Are gutxiago urteetan gobernuan eta, UPNren kasuan, boterean egon bada.

Munizio gogorra baina bustia erabili zuen Nafarroako eskuinaren ordezkariak atzoko hitzaldian, UPNkoek habitat naturaltzat daukaten dialektika apokaliptikotik jaitsi gabe. Hamarkadetan baliagarria izan baitzaie diskurtso hori, politika bestearen aurka egitea.

Gutxiengoan egongo den koalizio gobernu batek gidatuko du Nafarroako Gobernua hurrengo lau urteotan, eta EH Bilduren botoak beharko ditu legeak onartzeko. Zaintza zeregin garrantzitsua daukate koalizioa osatzen duten beste alderdiek, eta asteotan sozialisten mespretxu politikoa jasan behar izan duen EH Bilduk, atzo Esparzak erabili zituen hitzak gorabehera, eragozteko UPNk urteetan eduki duen makulua, PSN alegia, ez dadila itzuli garai bateko politiketara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.