inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Grebalariak garaile Tabakaleran

2019ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Tabakalerako Ubik sorkuntza laborategiko langileei ez zieten nolanahiko baldintzarik jarri lanean hasteko: goi mailako ikasketak eta ingeles profilak izatea. Liburutegiari izaera berezia eman nahi zion Tabakalerak, bertako baliabideen eta erabiltzaileen artean interakzioa bultzatu nahi baitzuten. Horretan, langileek zeregin berezia izan behar zuten: bideo jokoak nola egin azaldu behar zuten, hiru dimentsiotan diseinatzen erakutsi, bideoak editatzen eta grabatzen...

Ideia originala, noski, Tabakalera kudeatzen duten erakunde publikoena—Donostiako Udala, diputazioa eta Jaurlaritza—, baina, ohi dutenez, zerbitzu hori azpikontratatzea erabaki zuten; eta langileak, babes publikoa izan beharrean, baldintza prekarioak eskaintzen zizkien enpresa baten esku geratu ziren. Tartean, bederatzi orduko lanaldiak, mila euroko soldata eta jaiegun askotako atsedenik eza.

«Zapalduak ez izateko» ekin zioten grebari, eta, zazpi hilabeteren ostean, akordioa lortu dute: %32,3 handituko diete soldata, eta nabarmen hobetuko zaizkie lanaldiak. Prekarizazioa AHTko tunel ilunetan ez ezik eraikin distiratsuetan ere badela erakutsi du grebak. Eta, jakinekoa zen arren, berretsi du administrazioa tartean izateak ez duela bermatzen lan baldintza duinik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.