Albistea entzun

HIZPIDEAK

Gerra irabazi edo galdu

Mikel Rodriguez -

2021eko abuztuak 5 - @MikelR28

Iragan maiatzean bete ziren 79 urte. Egun eguzkitsu bat zen Pragan. Reinhard Heydrich Bohemia eta Moraviako Protektoratuko buruzagiorde eta Alemaniako segurtasun zerbitzuen zuzendaria Berlinerantz abiatu zen, ohi zuen bezala, eskoltarik gabe, autoko txoferrarekin bakarrik. Liben auzoan, ordea, Txekoslovakiar Askeak talde terroristako komando batek segada bat egin zion Heydrichi. Heydrich bere burua defendatzen saiatu zen, baina terrorista batek, bizkarraldetik tankeen aurkako bonba bat jaurti, eta larri zauritu zuen. Handik zortzi egunera hil zen.

Errepresore gogorraren fama zuen Heydrichek nazionalista txekoslovakiarren artean, eta aspalditik zen Txekoslovakiar Askeak bandaren helburu. Musikazale amorratua eta biolin jotzaile trebea zen, eta 8, 7 eta 3 urteko hiru seme-alabaren aita; laugarrenak, atentatua gertatu zenean amaren sabelean zegoenak, ezin izan zuen inoiz ezagutu.

Europako herrialde gehienetan eskandalu bat litzateke Heydrichi buruz horrela idaztea, Alemaniako diktadura naziaren errepresore nagusietako bat zela nabarmendu gabe, haren humanizazioan enfasia paratuta, eta hil zutenak «terrorista» soil gisa deskribatuta. Espainiako Erresuman ere gaitzespena nahiko kontsentsuzkoa izanen litzateke. Aldatu Reinhard Heydrich Meliton Manzanasekin, eta Txekoslovakiar Askeak ETArekin, eta kito, gaitzespen publikoa ere ez da hainbertze nabarmenduko. Faxismoak gerra galtzearen edo irabaztearen ondorioak.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...