jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

'Gaixoa ni'

2019ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Penagarriak dira txupinazoan Iruñeko udaletxe barruan ikusi ziren irudiak. Jakina da nola erabili zuen UPNk Iruñeko Udaltzaingoa Sanzen eta Barcinaren alkatetzen garaian, baina Enrique Maiaren aginduetara udaltzainek zinegotzi batzuei iletik tira egitea eta kolpeak ematea haratago doa. Hiriko agintariak direlako; oposizioan daude, baina iruindarren ordezkariak dira udalbatzan, eta hala tratatu beharko lituzke Poliziak, are eta gehiago Iruñekoak. Konparazioak gorrotagarriak badira ere, zer gertatuko zen hori bera gertatu izan balitz duela lau urte oposizioko zinegotzi batekin?

Udaltzainen jokabidea eta bere ardura estaltzeko asmoz, Maiak esan du ikurrina atera nahi zutela Maider Belokik eta Itziar Gomezek eta legez kanpokoa dela. Ez da egia esaten ari, ordea; ezta beste erkidego bateko ikurra dela ere, horren gainetik ikur politiko bat baita, eta hori delako UPNk eta Navarra Sumako bere kideek ikustea nahi ez dutena, indarkeria erabili behar badute ere.

Tentsio uneak bizi izan dira sanferminetako lehen egunetan. Txupinazokoak prozesioko giroa baldintzatu zuen, eta epelak entzun behar izan zituen Maiak Kuria kalean; hori bai, bezperan oposizioko udal agintari batzuei eraso zien Udaltzaingoak babestu egin zuen bera. Pasatuko dira lehen egun horiek, baina Maia agintaldi hasieran hartzen ari den neurriak ikusita, ez dirudi elkarbizitzaren alde egingo duenik. Festa soilik amaituko da Gaixoa ni abestutakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.