jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Hong Kong

2019ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Carri Lam Hong Kongeko gobernadorearen erabakia berandu dator. Hong Kongeko susmagarriak Txinara estraditatzeko egitasmoa bertan behera uzteak nekez baretuko baititu kalean protestetan parte hartzen ari diren milaka herritarren haserrea eta aldaketa nahia. Estradizioarena izan baitzen mugimendua piztu zuen txinparta, baina hilabeteotan sua hauspotu dute urteetan pilatutako ezinek, aldaketa nahiek eta baita Poliziak erabili duen indarkeriak ere—ezohikoa han—.

Lamek —Txinako Gobernuak funtsean— zerbait gehiago eskaini beharko die egoera baretu nahi badu. Estradizioetan atzera egitea ordain txikiegia da ekainaren hasieratik ia bi mila atxilotu, hainbat zauritu eta Poliziaren errepresioa jasan dituen mugimendu zabal eta dinamikoarentzat. Protesten kontrako erantzunak auzitan jarri du Hong Kongeko Gobernuaren sinesgarritasuna. Lamen eskaintza are txikiagoa da ikusita uko egin diola protestarien gainerako eskaerak onartzeari edota, gutxienez, aztertzeari edo lantzeari.

Eta Txinako Gobernua? Lamen bidez erantzun du, oraingoz. Ez dirudi mugimendu politikorik egingo duenik, baina ikusi du errepresioa ez dela nahikoa eta egoera errepresioarekin bakarrik konpondu nahi badu, indarkeria gehiago erabili beharko duela. Protesta zabaltzeko, indartzeko eta globalizatzeko arriskuarekin. Atzera-bueltarik ez duen egoera bat sortzeko arriskuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.