martxelo otamendi
HIZPIDEAK

'Platinozko' euskara ikasleak

2019ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrak duela 37 urte —asko dira bata bestearen atzetik zenbatzen hasita— onartu zuen Euskararen Erabileraren Normalizaziorako Legea, hizkera arruntean «Euskararen Legea» esan ohi dioguna. 1982an lege haren aldeko botoa eman zutenetatik inork pentsatuko ote zuen 37 urte igaro eta gero eztabaidatzen ibiliko ginela euskara ikasteko urratsa egiten duten herritarrek ordaindu egin beharko ote duten euskara ikasteagatik? 37 urte pasatu eta gero?

Kargua hartu zutenean euskara ez zekiten lehendakarien, sailburuen, diputatu nagusien, foru diputatuen, EITBko zuzendari nagusien, alkateen... soldata bikainak ordaindu dituzten erakunde publikoek dirua kobratu diete, 37 urteren ondoren, euskara ikasten ari ziren herritarrei. Ez da bakarrik gertatu abertzaleak ez ziren kargu publikoekin, bereziki alderdi abertzaleek izendatutakoekin gertatu da.

Erakunde publiko horiek diru asko inbertitu dute, xahutu kasu askotan, euskara ez zekiten goi arduradun horientzako klase partikularrak ordaintzen. Oso irizpide bidezko erabiliz, gastu publikoa zorrotz erabili behar dela dioten administrazio publikoek eskatuko ote diete platinozko ikasle horiei haiekin gastatutako diru publikoa kutxa publikora itzultzea behin kargua utzi eta gero euskara ikasten segitu ez badute? Diru asko bilduko lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.