Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Sistema itotzeko arriskua

2019ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Gipuzkoako zahar etxeetako langileen greba; 150 egun, lan baldintza duinen aldeko protestan, instituzioek eta patronalek gutxietsitako borroka feministan; emakume izateagatik eta zaintza arloan lan egiteagatik enpresari eta politikariengandik jasan duten ikusezintasunari aurre eginez, hor, kalean, herriz herri, presente. Gatazka bezain aspaldikoa baita arazoa ezkutuan gordetzeko ahalegina, zaintzak emakumeen dohain omen den borondateari lotuta segitzeko saiakera, mendeetan izan den bezala, per saecula saeculorum.

Diru publikoz enpresa pribatuek kudeatzen duten ereduaren parte da grebalarion prekarizazioa, bete ezin diren ratioen eta behar bezala zaindu ezin diren erabiltzaile kopuruaren arabera antolatutako sistema. «Bidegabea eta jasangaitza», haien ustez, negozio biribila, euren lanari esker dirutza irabazten duten enpresentzat.

Gipuzkoako Diputazioak, ordea, greba egunetan gutxieneko zerbitzuak %80ra igota eman nahi dio irtenbidea arazoari, grebarako eskubidea urratuta ere —erabiltzailea babesteko—, eta ez dago prest emakumeen «eskari guztiak» onartzeko, luzera «sistema ito egingo» litzatekeelako. Alegia, emakumeen bizkar aberasten den sistema.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.