mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Orainaldiko mamuak

2021eko ekainaren 25a
00:00
Entzun
AEBetako zinemak mundu zabalera hedatu dituen hamaika istorio topikoen artean dago antzinako hilerri indigena ezezagun baten gainean eraikitako etxe sorginduarena. Irudi luke egile anglosaxoiek kontzientzian gordea duten erru sentimendu kolektibo bat azaleratzen dutela, beren arbasoek iraganean jatorrizko herriei eragindako kalteengatik.

Antzeko zerbait gertatzen ari zaio Kanadari, denbora laburrean bigarrenez ehunka herritar indigenaren gorpuak aurkitu baitituzte duela hamarkada batzuk arte indarrez asimilatzeko erabiltzen zituzten barnetegi izandako eraikinen inguruan. Indigenek jasandako sarraski, kalbario eta hamaika injustiziez mintzatzean, Europako kolonizatzaileak aipatu ohi dira, baina haien ondorengoek jarraipena eman zioten anikilazioari. Ez dago Amerikan estatu bakar bat ere jatorrizko herriek independizatu zutenik. Elite kreoleek eta europar kolonoen ondorengoek sortu zituzten estatu berriak, Haiti salbu —eta, oraindik, halako lotsagabekeria ordainarazten ari zaizkie matxinada bidez errepublika hura aldarrikatu zuten afrikar jatorriko esklaboen ondorengoei—.

Kolonizatzaileek eraman zuten hondamendia Amerikako indigenengana, baina Kanadakoaren antzeko gertaerek erakusten dute mamu horiek ez direla iraganekoak bakarrik, orainaldiko errealitate gordina direla herri horientzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.