Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Sistemaren errua

2021eko irailaren 17a
00:00
Entzun
Indarkeria matxista, sexu abusuak, bortxaketak, indarkeria bikarioa... Hainbat adierazpide ditu indarkeria matxistak, eta egileak du horren errua eta erantzukizuna. Baina ez soilik egileak. Simon Biles gimnasta estatubatuarrak «sistema» jo du hainbat urtez AEBetako selekzioko mediku izan zuenaren esku jasandako sexu abusuen erruduntzat. Errua Larry Nassar medikuak berak du, bai, eta espetxealdi luzea ari da betetzen ehunka gimnastari abusuak egiteagatik. Baina, harago jo du Bilesek, eta gako garrantzitsu bat eman du. «Sistemak» bazekien zer gertatzen zen, eta gerta zedin utzi zuen. Sistema, kasu honetan, AEBetako olinpiar batzordea, gimnastika federazioa eta FBI bera dira, ez zutelako Nassar gelditzeko ezer egin, eta horrek dozenaka biktima gehiago izatea ahalbidetu zuelako.

Indarkeria matxista botere posizio batetik egiten den bortizkeria da, ingurukoen isiltasuna konplize izaten duena, eta Bilesen kasuak berriro ere oihartzun mediatikoa eman dio beste hainbat toki eta esparrutan isilpean gertatu izan eta gertatzen denari.

Isiltzeak, ez ikertzeak, beste alde batera begiratzeak... babesten du indarkeria hori gauzatzen duen pertsona; badaki «sistema» oso bat duela lagun. Sistema hori irauli behar da, errotik aldatu. Indarkeria matxista estrukturala delako, aldaketak ere estrukturala izan behar du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.