mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Euskal Herriaren erakusle

2022ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun

Ekuatore Gineak heroi nazional berri bat du, eta, ekuatoreginearra izateaz gain, euskal herritarra eta euskalduna da. Herrialde txiki horren gizonezkoen futbol selekzioa final-laurdenetarako sailkatu da Afrikako Kopan, kontinenteko talde handietako bat, Mali, penalti jaurtiketetan kanporatuta. Hain zuzen, Jesus Owono atezain donostiarrak gelditutako penalti bati esker. Harekin batera ari da Ekuatore Gineako selekzioan bertze euskal herritar bat, Alex Balboa gasteiztarra. Biak ala biak sendiaren jatorrizko herrialdearekin ari dira jokatzen.

Hurrengo astean hasiko dira, berriz, Neguko Olinpiar Jokoak, eta parte hartuko duten euskal herritarretako bat izanen da Manex Salsamendi nafarra, Brasilgo selekzioko eskiatzailea. Jaioterriko eta amaren herrialdeko taldea ordezkatuko du Salsamendik.

Euskal Herriko kirolari gehien-gehienek, nazioarteko lehiaketetan, Espainiaren eta Frantziaren banderapean lehiatu behar izan dute beti. Baina euskal selekzioak onartzen ez dituzten kirol batzuetan gero eta gehiago ari dira bertze selekzio batzuekin; eta, gauzak normal, gero eta gehiago ikusiko dira, euskal gizartea gero eta pluralagoa den seinale. Ea ailegatzen den eguna guztiek nahi izanez gero bertako selekzioarekin aritzea aukeratu ahalko dutena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.