martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Mercedes eta eraikuntza

2022ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Gasteizko Mercedeseko langileek, UGT, CCOO, Ekintza eta PIM sindikatuek zuzendaritzarekin egin duten akordioari buruzko galdeketaren emaitza edozein izan dela ere —hau idazteko orduan ezin jakin—, komeni da gogoratzea langileen borrokari esker lortzen direla, kasu gehienetan, hobekuntzak. ELA, LAB eta ESK sindikatuak ez datoz bat arestian aipatutako sindikatuek negoziatu dutenarekin.

Mercedesen gertatutakoa adibide argigarria da. Enpresako zuzendaritzak seigarren txanda ezarri nahi zien langileei, eta horiek daukaten tresnarik eraginkorrenarekin erantzun zioten: greba. Ez da greba egiteko arrazoi bakarra izan, baina ondo adierazten zuen enpresaren jokabidea. Azkar kendu zuen zuzendaritzak arduragabekeria handiarekin aurkeztu zuen proposamena. Zergatik horren azkar baztertu negoziazio mahaitik seigarren gaua horren garrantzitsua bazen?

Atzo bertan jakin genuen akordioa lortu dutela Gipuzkoako eraikuntzan sindikatu nagusi ELAk eta enpresetako buruek. Besteak beste, lortu dute soldata igoera KPIarekin lotzea hurrengo hiru urteetan. Mercedeseko zuzendaritza, aitzitik, ez dago prest soldatak KPIarekin lotzeko. Alemaniako multinazionalak ez dauka nahiko egoera ekonomiko sendorik langileei eskaintzeko Gipuzkoako eraikuntzakoek onartu dutena?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.