martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Hegaldiak, noiz arte gora?

2019ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Euskal Herriko bost aireportuetako bidaiari kopuruak ezagutu berri ditugu, eta, Miarritzekoan izan ezik, azpimarragarria da beste lauretan egon den igoera handia. Miarritzekoan ere, oso bestelakoak izango ziratekeen kopuruak otsailean pistan egin beharreko lanengatik itxi ez balute.

Klima larrialdiaren eztabaida puri-purian dagoen honetan etorri dira gure aireportuetako bidaiari kopuru arrakastatsu horiek. Ez dira ondo ezkontzen, halere, klima larrialdia eragiten duten agenteen zerrendan hegazkinek hartzen duten postuarekin.

Bi kontzeptu horiek bateraezinak izan litezkeen ustearekin, hasi dira lehen mugimenduak, oso hasierako fasean oraindik, hegazkinen erabilera turistikoa murriztea proposatzen dutenak. Justu, eta horregatik hain zuzen, hegazkinen erabilera goi mailako klase sozialen ezaugarria izateari utzi eta gure gizartearen zati handi baten praktika arrunta izatera pasatu den honetan. Urteetan ezin hegazkina hartu, eta hartzeko aukera ekonomikoki erraztu zaienean, kutsatzailea da.

Uztailean 25ean —230.000 hegaldirekin egun bakar batean— hautsi egin zen egun bateko mundu marka; nahiz oraindik munduko biztanleen erdiak urrun egon hegazkinak hartzeko aukera ematen duen ekonomiatik. Eztabaida interesgarria zabaldu da, hurrengo urteotan argia eman beharko duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.