Zaporizhian segurtasun eremu bat sortzeko negoziatzen hasi dira

Igor Susaeta.
2022ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Zaporizhiako zentral nuklearraren (Ukraina) inguruan segurtasun nuklearrerako babes eremu bat sortze aldera, Rafael Grossi IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako zuzendari nagusiak atzo jakinarazi zuen «benetako negoziazioak» hasi dituela Errusiarekin eta Ukrainarekin. AP berri agentziari adierazi zionez, bilera bat egin zuen Dmitro Kuleba Ukrainako Atzerri ministroarekin, eta beste bat Sergei Lavrov Errusiako haren homologoarekin, New Yorken, NBE Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Orokorraren testuinguruan. «Egoeraren larritasuna aintzat hartuta, azkar mugitu behar dugu». IAEAko teknikari talde batek instalazioaren egoerari buruzko azterketa bat egin zuen hilaren hasieran, eta ondorioztatu zuen egoera «eutsiezina» zela.

Ukrainak eta Errusiak elkarri leporatzen diote Europako instalazio nuklear handienaren segurtasuna arriskuan jartzea. Errusiak ohartarazi zuen herenegun bonbardaketa batek zentraleko ur hodi bat hondatu zuela. Grossiren esanetan, «ezinbestekoa» da zentralean segurtasun eremu bat ezartzea, bai Errusiarentzat eta baita Ukrainarentzat ere. Josep Borrell EBren diplomaziaburuak esan du «noiznahi» gerta daitekeela istripu nuklear bat han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.