Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Maduro ez da Bolsonaro

2019ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Europako Batasunarentzat Jair Bolsonaroren hautua «herritarren aukera errespetagarria» izan zen, «Brasil instituzio soilak dituen herri demokratikoa delako», eta, beraz, ez du arrazoirik herrialdearekin harreman ekonomikoetan ez sakontzen jarraitzeko, orain arte bezala. Agerian geratu da, ordea, nolako instituzioak dituen Brasilek, botere politiko, ekonomiko eta erlijiosoen trikimailu eta iruzurren produktua baita Bolsonaro. Dekretu bat sinatu zuen atzo Brasilgo Amazonia eta indigenen lurrak nekazaritza eta meatzaritza ustiatzaileen esku jartzeko, baina ez du garrantzirik indigenak desagerrarazteak, beste herri horiek, ezta haien kulturak eta hizkuntzak ere, «herri demokratikoa» bada dekretuz erabakitakoaren atzean dagoena.

Nicolas Maduro, berriz, ez du Venezuelako presidentetzat onartu EBk, herri hartako bozak ez zirelako «libreak eta justuak» izan. Venezuelarrak itotzeko ura botatzen ari da EB ere, azkenaldian AEBen laguntzaz GL Limako Taldeak eragindako korrontean bat eginez. Venezuelako «diktadurari eta krisi humanitarioari» irtenbidea emateko asmoz sortu zuten GL, esan gabe neoliberalismoaren beste pieza bat direla, Latinoamerikako XXI. mende hasierako ezkerreko zikloaren kontraerasoan, herritarren izenean, betiere, demokraziaren alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.