Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Migratzaileak

2019ko ekainaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mugak ixtea eta segurtasuna eta kontrola indartzea, edota Europara ez iristeko mugen kudeaketa beste herri batzuen esku uztea, diruaren ordainez. Horretara mugatzen ari dira Europako herrialde gehientsuenen migrazio politikak, giza eskubideen errespetua hobetsi eta nazioarteko legedia bete beharrean. Gaur egun Europako Batasunetik bultzatzen ari diren egitasmoek —estatuek hitzartutakoak— migranteen eskubideen murrizketa beldurgarriak dakartzate, tokian tokiko alderdi politikoen proposamen xenofoboek eta baztertzaileek lagunduta.

Baina mugak itxi arren, eta segurtasuna eta kontrola areagotuta ere, iristen jarraitzen dute, gero eta egoera kaskarragoan, bizia arriskuan jarriz — maiz iristeko zoria izan gabe—, ez dutelako zeharkaldia kapritxoz egiten; ezinbestean uzten dutelako etxea, pobrezia, gerra edota genero arrazoiengatik. Eta mundua gero eta pobreago eta arriskutsuagoa denez, inoiz erregistratu den desplazatu gehien dago egun: 70 milioi.

Gurean, azken urtean bikoiztu egin da hemen geratzea erabaki dutenen kopurua, baina, hona kostata iritsita ere, lautik bati onartzen diote asilo eskaera, eta luze zain egon ondoren. Euskal Herrira datozenei asiloa ematea Madrilen eta Parisen esku dago, baina itxaronaldia arintzeko baliabideak jartzea hemengo instituzioen betebeharra da, eta gu denona ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.