martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Iraganean

2021eko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Badakite herritarrek zer eraman behar duten soinean manifestazio batera joango diren hurrengoetan: Urkullu lehendakarirentzat errespetagarria izango den erakunde sozial baten karneta. Hori erakutsi digu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako agintari nagusiak barkamena eskatu dionean ertzain baten borra kolpe gogorra bezain zuriezina buruan jaso zuen Javier Gomez CCOO sindikatuko zuzendaritzako kideari.

Ezohikoa izan da erantzuteko hartu duen presa; izan ere, Urkulluk ez baitu itxaron kolpea eman zuen ertzainaren jardunaren gainean zabaldutako ikerketaren emaitza bukatu arte. Zergatik presa hori? Jaurlaritzak bultzatutako elkarrizketa sozialaren mahaian esertzen den sindikatu bateko goi karguduna jo dutelako? «Biktima guztiak ez dira berdinak» mingarri hartatik «jotako guztiak ez dira berdinak» berrira pasatzen ari gara? Ez da bidezkoa, injustua delako, jo dutenaren ideologiaren arabera eskaintzea babesa erakunde publikoek. Urte askotan egin da hori estatuaren biktimekin, eta ezin da eskema hori errepikatu orain herritarrekin.

Akituta iritsiko da Urkullu lehendakaria legegintzaldiaren bukaerara borra arineko ertzain batek —beltzak deritzotenek batik bat— justifikaziorik gabe herritar bat bortizki jotzen duen aldiro barkamena eskatu behar badu.

Javier Gomezi eta kide den CCOO sindikatuari errespetu guztiarekin idatzitako lerroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.