inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Mendiak, aske

2021eko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Klima eta ekologia krisi larrian dago mundua. Deskarbonizazio prozesuari horren berandu heldu izanak presa eta ezinegona eragin ditu, eta energia sortzeko beste iturri batzuk martxan jarri beharraz ari dira hango eta hemengo agintariak.

Duela gutxi arte gasa ustiatzearen aldeko hautua egiten zutenek arrautza guztiak jarri nahi dituzte orain energia berriztagarrien saskian. Eta, hor, parke eoliko handiak atera dituzte oroitzapenen kutxatik. Araban egin nahi dituzten proiektu horietako batzuk baztertu egin zituzten duela urte batzuk, kokagune batzuen balio ekologikoagatik. Hori da Iturrietaren eta Arkamoren kasua. Ikatzaren negozioari hamarkada askotan etekina atera zion enpresa bera dago eremu paregabeok industrializatu nahi dituen egitasmo horien atzean. Pasaian eta Santurtzin izan zituen ikatz zentralek isuritako CO2 tona ugariek atmosferan segituko dute hamarkadetan, baina enpresa horri inork ez dio kalte ordainik eskatuko larrialdi egoera honetan duen arduragatik. Aitzitik, «energia berdearekin»etekina egiten jarrai dezan lagunduko diote.

Kontua da klima larrialdiak duen presazko erantzun bera eskatzen duela bioaniztasunaren babesak ere. Txanpon beraren bi alde dira, eta ez dago txanpona salbatzerik bi aldeak salbatu ezean. Ezinbestekoa da deskarbonizazioa. Prozesu horretan, parke eolikoak eraiki beharko dira, baina gero eta eskasagoa den natur ondareari eta bioaniztasunari ahalik eta kalte gutxien eginda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.