mikel rodriguez
HIZPIDEAK

«Ez zaitezte etorri»

2021eko ekainaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Gure herrialdea beteta dago». Donald Trump presidente errepublikanoak Mexikoko mugatik AEBetara migratzeko asmoa zutenei erran zien hori, duela bi urte. Etorkin alemanen eta eskoziarren ondorengo batek. «Ez zaitezte etorri», erran die orain Kamala Harris presidenteorde demokratak Guatemalara egin duen bisitan. Etorkin jamaikar eta indiarren ondorengoak. Funtsean, Joe Biden presidente demokratak agintaldia hasi eta gutxira eman zuen mezu berbera eman du Harrisek. Biden, etorkin irlandar, ingeles eta frantsesen ondorengoa.

Latinoamerikako migratzaile anitzek esperantza izan zuten demokratekpolitika ireki eta gizatiarragoa aplikatuko zutela Trumpen praktika eta mezu argiki xenofoboen aldean, baina bernizari pixka bat hazka eginez gero hor ageri da berriz betiko geruza. «Ez zaitezte etorri»-k aitzineko «gure herrialdea beteta dago»-ren antz handia du.

Harrisek errandakoa kritikatu dutenetako bat Alexandria Ocasio-Cortez alderdikidea izan da, eta AEBei eskatu die onartzeko Latinoamerikan ezegonkortasuna hedatu dutela. «Ezin dugu norbaiten etxeari su eman eta gero errua bota handik alde egiten duelako». Heldu den astean beteko dira 67 urte CIAk Jacobo Arbenz Guatemalako presidentearen aurkako estatu kolpea zuzendu zuenetik. Erantzun ote zion inork Harrisi «Z uek etorri zineten, ba!»?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.